“Voices of transition” dokumentala

Mundu mailan gertatzen ari den lurren higaduraren erantzulea nekazal industria da. Aldaketa klimatikoa eta baliabide naturalen xahuketa gehituz gero, Ipar Globaleko jendarteek ere goseteak pairatuko dituztela aurreikus daiteke. “Voices of transition” filmak krisialdi garai hauek aldaketarako aukerak ere badirela azaltzen du.

Frantzian nekazariek eta ikerlariek ekosistemek imitatzen dituzten nekazal teknikak potentzial handikoak direla frogatzen dute.

Ingalaterran Trantsizio Hiriak mugimendua garatzen ari da, eta hiri ortuek bultzada handia hartu dute, tokian tokiko erresilientzia indartzearekin batera.

1990an Sobietar Batasuna erori zenean eta Estatu Batuek blokeo ekonomikoa Kubari ezarri zionean, kubatarrek “petrolioaren gailurrak” edo bapatean petrolio oso gutxirekin bizitzea zer zen jakin zuten, bai eta konponbide berriak asmatu zituzten, elikagaietan haien burua aski izateko puntura.

voces of transition eus

  • Twitter
  • Facebook