Ladislao Martinezi agurra

Joan zara Ladis, une bene-benetan berezian joan zara, zure lagun ekologistak Lizarran bildurik harrapatu gaituzularik. Gogorra egin zaigu berri txarra. Gogorra zuk utzitako hutsunea. Luzea dugu zurekin egindako bidea eta asko dira zurekin bizitako egunak eta borrokak. Komite Antinuklearretan geundenetik ezagutu zaitugu AEDENATen hasieran eta gero Ecologistas en Acción taldean. Zenbat batzar, eztabaida, protesta ekintza eta manifetan topatu garen.

CEAN-en ( Estatuko Koordinadora Antiklearrean ere) urte mordoa elkarrekin egon gara Lemoiz, Garoña, Almaraz edo Vandellos. Ascó ere eta zure partetik bereziki Trilloko zentral nuklearren aurkako kanpainak eta protestaldiak antolatzen. Guretzak maisua eta anai handia izan zara energia ereduaren aldaketarako eztabaidaetan. Zugandik ikasi genuen Estatu Espainarreko sektore elektrikoaren erreforma eta birmoldaketaren trikimailuak, orain oso mingarrriak ari direnak suertatzen energia berriztagarrien sustatzaileen kontra.

Ladis, ongi genekien zure inplikazio politikoa ez zela iruzur bat. Estatuko Goiko Instituzioetan tokatu zitzaizun aritzea, ongi gogoratzen zaitugu Espainako Parlamentuaren Energia Batzordeko kide bezala, baina aldi berean zure kompromezu ekosozialista kalean eta kanpaina ekologistetan mantendu zenuen. Boroako zentral termikaren auzian gurekin egon zinen laguntzen behin baino gehiagotan, inposaketa ezarri ziguten baina negozio eskasa atera zaie. Hor ere denborak arrazoia eman digu, energia krisiaren garaia.

Beroa zinen eztabaidan eta beroa kompromezu aktibistan beti. Ezin zaitugu ahaztu, gure ibilbide ekologista eta gure bizitzaren parte bat izan zara. Ekologistak Martxango zure lagunek, momentu latz honetan ozenki esan nahi dizugu energia eta aldaketa klimatikoaren auzitan tinko jarraituko dugula, beste mundu justu posible horren alde. Ladis, ez adiorik!

  • Twitter
  • Facebook