Alternatiben Herrixka

Ekainak 5-6,  Matia kalea, Antigua, Donostia.

Ekologistak Martxan-ek TTIPi eta zor ekologikoari buruzko hitzaldiekin parte hartzen du

Egun bertan (ekainak 5ean) Alternatiba bizikleta martxa iritsiko da Antiguara. Honi ongietorria emango zaio festa giroan. Honekin batera mahai ingurua, txotxongiloak atab antolatuko dira. Hurrengo egunean (ekainak 6) Alternatiba Herrixka festa egingo da Antiguan (Matia kalea), bertan besteak beste hitzaldiak, artisau azoka, haurrentzako ekintzak, musika, eragile azoka, tailerrak, erakusketak etab izanez.

biziAlternatiben herrixka, klima aldaketari aurre egiteko egiazko aukera indibidual, kolektibo, lurralde eta sistema mailakoen gune bat da, egun batean erakunde
eta eragile desberdinek osatzen dutena. Alde batetik, helburua larrialdi klimatiko egoeraren mezua zabaltzea da. Publiko zabalak eta hautetsiek modu laster eta erradikalean gure berotegi efektuko gasen gutxitzearen beharraz sentsibilizatzea, eta nazioarteko akordio anbiziotsu, eraginkor, beharrezko eta zuzenik ez izatearen ondorio larriei buruz dei egiten.
Bestetik, mobilizazioa da ere helburua: desafio klimatikoaren larritasun eta garrantziak sor ditzakeen ezintasun, suntsipen sentimendu efektuei eta eragin dezaketen desmobilizazioari aurre egitea, aterabideak badirela, gure eskumen eta eskubide direla eta enplegu, atsegin iturri eta jendarte zoriontsuago eta gizatiarrago baten ekarle direla erakutsiz.
Deialdia. Klimaren mekanismoen behin betiko desorekatze larria saihesteko ezinbestekoak diren trantsizio soziala, energetikoa eta ekologikoa lehenbailehen abiatzera deitzea.

5.000 kilometroko bizikleta martxa batekin, Bizi! mugimenduak bestelako mundua posible dela aldarrikatuko du uda honetan, ekainaren 5ean Baionatik irten eta irailaren 26ean Parisera heltzeko, tartean Eropako 6 estatu zeharkatuz. Baionatik atera eta lehengo geldi unea Donostia izango da ekainak 5ean. Bizikleta martxa honekin bat eginez, Alternatiben Herrixka Donostian eraikitzeko aukera aprobetxatu nahi izan dugu.

Donostiako Alternatiben Herrixkaren birarte kolektibo desberdinen arteko elkar ezagutza eta elkarlanaren bitartez, egunaren antolaketa aurrera eramatea eta etorkizunerako sinergiak sortuko dira.
Bestela egun horretan proposatzen ari diren aukeren topagune bat izango da Alternatiba Herrixka eta horrela aukerak hauek gizarteratuko dira beste eredu bat ezagutu, esperimentatu eta eraiki daitekeela zabalduz.

  • Twitter
  • Facebook