Bizkaiko Garoñaren Kontrako Foroaren aurkezpena Iberdrolaren dorrearen aurrean

1533852_476951932454748_95906301216372754_n 10325141_476951892454752_1030615448831971271_n 11037030_476951915788083_2200050219882602585_n 11222244_476952035788071_4063901499912336218_nEkainaren 19an Iberdrolaren dorrearen aurrean Bizkaiko Garoñaren Kontrako Foroak elkarretaratzea egin zuen Garoña behin betiko ixteko.

Zenbait erakundek izenpetzen hasi diren Adierazpena irakurri eta “Garoña itxi orain”, “Txernobil, Fukushima, Garoña” izan ziren gehien esandako leloak.

Hogei minutu iraun zituen ekitaldi xume eta jendetsua izan zen. Foroaren nondik norakoak azaldu eta Garoñaren kontrako adierazpena irakurri genuen.
Bizkaitarrak  ez  daude  Garoñak  dakarren  arriskuaz  kontzientziatuta,  urrun  ikusten  dute.  Bilbo  58 kilometrotara  baino  ez  dago.  Oso  hurbil.  Adibidez,  Fukushiman  bezalako  istripua  egonez  gero Ordunte  urtegia  elikatzen  duten  ibaien  eremuak  kutsatuko  lirateke,  baita  Zadorra  sistemako
eremuak ere.

Ur barik: Garoñan istripua gertatuz gero Bizkaian ur gehiena ezingo litzateke erabili.

Hildakoak:  Fukushiman  47.000  hildako  aurreikusi  dituzte  minbiziagatik  datozen  hamarkadetan.
Garoñan istripu bat gertatuz gero, minbizien igoera nabarmena emango litzateke Bizkaian.

Desplazatuak:  Bizkaia  ez  litzateke  ebakuazio  eremuaren  barruan  egongo.  Ordea,   herritar  askok alde egingo lukete ingurune osasuntsuagoetara bizitzera, batez ere, Ordunte eta Zadorra sistemetako
urak kutsatuz gero.
Ekonomia:  Ekonomikoki,  Bizkaiak  nabarmen  igarriko  luke:  balio  galderak,  enpresa  batzuk  alde egitea… Espainiako gobernuak hurrengo hilabeteetan erabakiko du Garoñari irekitzeko baimena ematen dion hala ez. Hori dela  eta herritarron ahotsa ozen entzun dadila eta  gure iritzia zabal dadila eskatzen dugu.Indarrak  batu  eta  azken  ahalegina  egiteko  unea  da,   hurrengo  belaunaldiek  Garoñaren mehatxupean bizi ez daitezen.

Garoñarekin Kontrako Foroa: www.garonarekinmoztu.net

Argazkiak: Ekuador Etxea

  • Twitter
  • Facebook