Bilboko Udalak ez du Pagasarri Mendiko Plan Berezia errespetatzen

Cementos Rezola enpresak, Bilboko Udalak modu irregularrean emandako lizentziaz baliaturik, Bolintxuko harrobia betetzen dabilela salatu du Ekologistak Martxanek. 2008an onartutako Pagasarri Mendiko Plan Bereziak babesten dituen hezeguneak eta belatz handiaren bizilekua suntsituz.

Cantera Artxondoko - humedal destruidoEkologistak Martxan taldeak enpresa Finantziero eta Meatzariak (Cementos Rezola) Pagasarri Mendiko Bolintxuko harrobian duen jardunaz ohartarazi nahi du. Gogoan jarri nahi izan dute 2008an espazio honen balore naturalak babesten dituen Plan Berezia onartu zela, tartean bertan dauden hezeguneak eta bertako paretetan kabia ipintzen duen belatz handiaren bizitokia babestuz.

Azaldu dutenez, enpresak zuen jarduera ikusitakoan Ekologistak Martxaneko zenbait ordezkarik udaletxera jo zuten gaiaren berri ematera. Udaletxeak denbora eskatu zien egoera aztertu eta neurriak hartu ahal izateko baina ez zituzten isurketak geldiarazi. Denbora guzti honetan isurketekin jarraitu egin dute, talde ekologistaren iritziz, Bilboko Udalak beteharazi beharko lukeen Plan Berezi horrek babesten dituen hezeguneak guztiz tapatu arte. Panorámica de Artxondoko

Zentzu honetan, Pagasarri Mendiak dituen balore naturalak babestea helburu duen Plan Berezia betetzea eta lanak gelditzea eskatu du Ekologistak Martxan taldeak.

  • Twitter
  • Facebook