Ekologistak Martxanek suteen kudeaketa erantzulea egitea eskatu diete administrazioei

Espezie exotikoen alde egiten duen politika aldatu eta baso autoktonoa sustatzea da suteen aurrean babesteko eta aldaketa klimatikoaren aurka borrokatzeko modurik eraginkorrena talde ekologistakaren iritziz.

2016ko urtarrilaren 13a,

Joan den abenduaren bukaeran Bizkaiko basoetan gertautako suteak direla eta, Ekologistak Martxanetik kudeaketa erantzulea egitea eskatu diete administrazioei (Bizkaiko Foru Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari eta Udaletxei), besteak beste, kaltetutako lur-sailak erregeneraziorako ingurumen babestua izendatuz, etxebizitzak eraiki ahal izateko lur-eremu bilakatzea ekidinez edota bertako zuhaitz espezieak landatuz, modu honetan degradazioa sahiestu eta erregenerazio naturala errazten baita, azaldu dutenez.

Talde ekologistak , gure mendietan landatzen diren hazkunde azkarreko espezie exotikoek (pinuak eta eukaliptoak) suposatzen duten arriskua nabarmendu du bidalitako komunikatuaz, era berean, mendiak birpopulatu eta bertako espezieak landatzea oso garrantzitsua dela azpimarratuz. Horretaz gain, aldaketa klimatikoaren eraginez, sute handi hauek etorkizunean gero eta sarriagotan gerta daitezkeela gogorarazi dute.

Guzti hau dela eta, Ekologistak Martxanek, espezie exotikoen alde egiten duten politika aldatu eta baso autoktonoa babestu eta sustatzea eskatu diote administrazioei, suteen aurrean babesteko eta aldaketa klimatikoaren aurka borrokatzeko modurik eraginkorrena baita, haien iritziz.

Komunikatu osoa

Argazkiak eskuragarri hemen

  • Twitter
  • Facebook