Talde ekologista, sozial eta sindikalek mobilizaziorako deialdia egin dute Ama Lurraren Egunean

  • Parisko akordioaren irakurketarik anbiziotsuenaren alde egitea eskatzen diote Europar Batasunari: sistema energetiko berriztagarri, efiziente eta azkarraren bitartez, 2050 baino lehen ekonomia erabat deskarbonizatzea.
  • Klima-aldaketari aure egiteko Eusko Jaurlaritza borondate-falta nabarmena erakusten ari dela salatu dute. Beraien esanetan, “jarrera guztiz kontraesankorra darabil fracking-ari dagokionez, energia berriztagarrien ezarpenerako ezarri dituen xedeak oso pobreak dira, eta apustu handia egiten ari da gas naturalaren alde”.
  • Euskal Herriko lurraldeak energia nuklearraren produkziotik libre deklaratu, Garon~ako Zentral Nuklearra lehenbailehen itxi edota kontsumo arduratsua sustatzea dira, besteak beste, aldaketa klimatikoaren aurka borrokatzeko ezartzen dituzten nahitaezko neurriak.

prentsaurreko+ Manifestu osoa irakurri

350.0rg Nazioarteko Kanpaina 

Maiatzean zehar, mundu mailako aktibistek ekintza zuzenak garatuko dituzte erregai fosiletako proiekturik arriskutsuenen aurka: ikatza, petrolioa eta gasa lur azpian utzi eta % 100 berriztagarriak diren energietan oinarrituriko mundu bidezkoago bat lortzeko trantsizioa sustatuz. Zentzu honetan, deialdia egiten duten taldeek jakitera eman dutenez, Euskal Herrian hainbat ekintza antolatu dira. Horien artean, Txirrinka nabarmendu dute, maiatzaren 20tik 22ra bitartean Abiadura Handiko Trenaren proiektuaren aurka garatuko den bizikleta ibilaldia, guk sortzen dugun aztarna ekologikoa eta CO2 isurien murrizketaren aldeko borrokekin bat eginez.

Bestetik, hiri txirrindularien Biziz-Bizi taldeak Bizikleta Eguna antolatu du maiatzaren 8an.  Helburua: kotxea protagonista ez duen bestelako hiri-eredua aldarrikatzea, mugikortasun jasangarri eta aktiboari lehentasuna emanez eta CO2 isuriak murriztuz. Era beran, erregai fosilen industriaren aurrean zenbait protesta ekintza egongo dira ere, talde ekologisten aldetik. Aipatu dutenez, Fracking Ez taldeak, Estatu Espainiarrak EAEko frackingaren inguruko legeari egindako helegiteari erantzuteko mobilizazioak egingo ditu ere.

Apirilak 22, Ama Lurraren Eguna

Gainera, azaldu dutenez, datozen egunotan hainbat jarduera gauzatuko dira, Amalurraren Nazioarteko Eguna dela-eta.

Bihar, apirilak 22, Ekologistak Martxanek Hiri-Baratzeei buruzko Jardunaldia antolatu du Ekoetxean, 19:00etan. Bertan, hiriguneetatik oso gertu lanean ari diren bi proiektu agroekologikoren berri emango digute: Huertaka, Barakaldon, eta Auzoko Baratza Desazkundea Bilboko Uribarri auzoan.

Apirilaren 23an, Greenpeacek hitzaldia antolatu du, Txernobylgo istripu nuklearraren 30. urteurrena dela-eta. Horretarako, Svitlana Shmagailo ekintzaile ukrainarra eta Greenpeaceko energia nuklearraren kanpainaren arduradun Raquel Montón izango ditugu gure artean. Shmagailok istripuaren ondorio sozialak eta poluzio-eremuaren barruko bizitza azalduko dizkigu; Montónek, aldiz, Japoniako eskualde kutsatuetako eremuetan ikusi duen egoeraren berri emango digu.

Azkenik, apirilaren 26an, 13:00etan, Garoñaren Kontrako Foroak ekintza bat gauzatuko du Osakidetzak Bilbon duen egoitzan, istripu nuklearra gertatuz gero, administrazioak biztanleak babesteko dituen baliabide eskasak salatzeko.

  • Twitter
  • Facebook