Ekologistak Martxanek lau bandera beltz ezarri ditu EAEko kostaldean

Ekologistak Martxanek, EAEko kostaldearen egoera aztertzen duen bandera beltzen txostena aurkeztu du. Helburua gizartea kontzientzia da, ekosistemen jarraitutasuna kolokan dagoela azpimarratuz. Kutsadura maila eta kudeaketa txarra irizpideak jarraituz, EAEn 4 bandera beltz ezarri dituzte, Muskiz eta Laida eta Laga BIzkaian eta Oribarzar hondartza eta Oriako itsadarra Gipuzkoan.

prentsaurreko2Urtero moduan, Ecologistas en Accionek Espainiar Estatu osoko kostaldearen egoera aztertzen duen Bandera Beltzen txostena prestatu du, eta Ekologistak Martxanetik , euskal kostaldearen egoerari dagokion zatia aurkeztu nahi dugu. Bertan, gure kostaldeak zenbait puntuetan pairatzen duen egoera txarra salatu eta horren ardura duten politikak etetea beharrezkoa dela azpimarratu nahi dugu.

Bandera Beltzen txostenaren helburua gizartea kontzientziatzea da; izan ere, ingurumena eta bereziki kostaldea ondo zaintzen ditugula pentsatzen baitugu, baina errealitatea bestelakoa da. Ekosistemen jarraitutasuna kolokan dago eta gizarteak erantzunkizun handia dauka horretan, ezin dugu ez ikusiarena egin. Horren adibide gixa bandera urdinen kasua dugu; izan ere hondartza bati bandera urdina emateko dagoen irizpide bakarra ez baita ingurumenaren kalitatea, bestelako faktoreak sartzen dira bertan (dituen zerbitzuak, e.a.)

prentsaurreko4Maitzaren 5ean, ADEAC-ek (Ingurumen Hezkuntzako eta Kontsumitzaileen Elkartea) 686 bandera urdin banatu zituen Estatu Espainoleko portu eta hondartzen artean. Aurten, berrikuntza moduan, itsasontzi “jasangarriei” ere eskeini nahi izan dizkiete. Gu ez gara horren anbizio handikoak izan eta 47 bandera beltz jarri ditugu soilik, ingurumenari eginiko bidegabekeriak azaltzeko nahikoak direla uste baitugu: gasa eta petroleoaren erauzketarako planak, legedietan izandako aldaketak, e.a.

prentsaurreko247 bandera beltz horien artean, lau, Euskadin kokatzen dira, 2 Bizkaian eta 2 Gipuzkoan. Banderak banatzeko orduan jarraitutako irizpideak kutsadura maila eta kudeaketa txarra izan dira.

  •     Bizkaian:

           Kutsaduragatik:
Muskiz eta Petronor: Petronor da Euskadi osoan gehien kutsatzen duen findegia. Gainera, azken berrikuntzan coke labea ezarri zuten, Kanadako petróleo ultra kutsatzaileak ekarri ahal izateko.

Kudeaketa txarra:

Laida eta Laga: 2015eko denboraleek eragindako ondorioekin egindako kudeaketa txarra nahikoa arrazoi ez balitz moduan, aurten, Eusko Jaurlaritzak aldaketak egin nahi ditu Urdaibaiko biosfera erreserbako EKZP-ean (Erabilera eta Kudeaketa Zuzentzeko Plana), horrela, erabilerak aldatu eta dituen babeserako zenbait neurri kendu ahal izateko.

  • Gipuzkoa:


  Kutsaduragatik:

-Oribarzar Hondartza: Urteak daramatza bainatzeko debekua bertan, eta hala eta guztiz ere isurketek aurrera darraite – ur zikinak, industrialak, e.a. Europar Batasunak horrela adierazi zuen eta Ekologistak Martxanetik ere ez dugu bertan bainua hartzea gomendatzen, inguruko industria askok zabortegi moduan erabiltzen baitute eta. 2008an bandera beltza izan zuen ere arrazoi berdinarengatik.

  Kudeaketa txarra:

Oriako itsasadarrean dagoen Munto Urbanizazioa (Orio): Oriako proiektu urbanizatzaileari bandera beltza ematea erabaki dugu.  Epaile batek aurkako sententzia eman arren eta urpean gelditu daitekeen zonaldea izan arren, bertan 200 pixu egiteko asmoarekin aurrera jarraitzen dute eta.

Hauek dira 2015-2016ko EAEko bandera beltzak. Aurrerantzean ere sortzen diren arrisku berriak salatzen jarraituko dugu.

BANDERA BELTZEN TXOSTENA

  • Twitter
  • Facebook