TTIP/CETA EZ! Lurra eta gure eskubideak defenda ditzagun

Kartela ikusi

ttip4hiriburuakAzaroaren 5an, Nazioarteko Hitzarmenen Eguna dela eta,  TTIP eta CETAren aurkako mobilizazioak izango dira Euskal Herriko 4 hiriburuetan.
Hitzarmen hauen sinadura, munduan mendebaldar nagusitasuna berreskuratzeko saiakera bat baino ez da, ekonomia eta komertzioa oraindik ere gehiago liberalizatuz. Honek arrisku ugari dakartza biztanlego, demokrazia eta ingurumenarentzat, izan ere botere ekonomiko eta politiko gehiago emango baitie itsaso Atlantikoaren bi aldeetako elite komertzial eta finantzieroei.

Horregatik, Ekologistak Martxanetik egun osoan zehar aurrera eramango diren salaketa ekintza desberdinetan parte hartzeko deialdia egiten dizuegu.

    Bide batez, eta motorrak berotzen joateko, esteka interesgarri batzuk uzten dizkizuegu:

  TTIP eta CETAren aurkako bideoa  
  Jose Ramón Mariñoren4 iritzi artikulua Argian

Denok elkarrekin lortuko dugulako!!!!!!!!!

Jarraitu itzazu mobilizazioak sare sozialetan #A5ezTTIPezCETA @ehttipez

  • Twitter
  • Facebook