Ostalaritzako lizentziek Bilboko hiri-garapenean dituzten ondorioen inguruko hausnarketak jasotzen dituen txostena prestatu du Ekologistak Martxanek

2016ko otsailean, Gobernu Batzordeak,   Bilboko hiri-antolamenduaren Plan Orokorrean zehazten den  7. ordenantzaren modifikazioa aurrera eramatea adostu zuen Ensancheko zonarako. Helburua, ostalaritzarekin erlazionatutako erabileren araudia eguneratzea da, hiri ingurua eta ingurumena babestuz.  Bide batez, ostalaritza establezimenduetarako lizentziak eten egin zituen, behin behinekoz.

terrazaIldo horretan, ostalaritzarekin erlazionatutako jardueretarako lizentziak eta hauek hirien garapenean dituzten ondorioen inguruko hausnarketak jasotzen dituen txosten bat garatu du Ekologistak Martxanek.

Ondorioak

– Oinezkoentzako espazioak, jarduera ekonomikoa garatzeko espazio moduan aurkezten dira oraindik ere, beren konplexutasuna aintzat hartu gabe: mugikortasuna, elkartrukea, aisialdirako jarduerak…

– Udaletxeak 2010-2015 epean zehar garatutako peatonalizazio eta espaloien zabalera prozesu gehienak kaltetuak izan dira, modu nahasian eginiko terrazen hedapenarengatik.

-La propuesta de la nueva ordenanza es muy limitada (aunque supone una
mejora), carece de estudios de impacto, limitándose a un análisis de
distancias entre establecimiento, usos de los mismos e intensidades de
ocupación.

– Proposatzen den ordenantza berria mugatuegia da (nahiz eta aurrekoa baino hobea izan), inpaktu ikerketarik ez dauka, establezimenduaren arteko distantzia, erabilpenak eta okupazio intentsitatearen analisia baino ez du egiten.

Txosten osoa irakurri

  • Twitter
  • Facebook