Ekologistak Martxanek “Udalx100berriztagarri” plataforma sozialarekin bat egiten du

“Udalx100berriztagarri” plataforma sozial bat da. Gure konpromisoa zutabe hauetan oinarritzen da:

  1. pertsona eta herrientzat seguruak diren energiak bultzatu (energia nukleararri uko egiten diogunaren zuzeneko aipamena da hau),
  2.  klima aldaketaren aurkako beharrezko jarduera eraginkor modura energia berriztagarriak sustatu eta
  3. eredu energetikoaren demokratizazioa, egun oligopolio baten eskutan dagoen merkatuaren deskonzentrazioaren eta ekoizpen banatuaren bidez.

Ekimen hau gure herri eta hirietako Udaletxetara doa zuzendua, eta erosketa publiko iraunkor eta arduratsuaren oinarriekin konpromesua hartzeko deia egiten die.

Kontratazio Publikoaren Behatokiaren ikerketen arabera, Sektore Publikoak, lan, hornidura eta zerbitzuetako kontratuetan duen gastua, BPG-ren %18,5koa izateraino heltzen da. Horrela, ondorioz, aurrekontu publikoak beharrezkoa den Eredu Energetiko Berri baterako transizioan tresna erabakigarria izan daitezke. Eredu berri honek hurrengo helburu hauek izango ditu:

– energía aurrezpena eta efizientiza, eta,

– ereduaren deskarbonizatze eta desnuklearizatzea energiaren ekoizpena deszentralizatu eta sareetan banatutako sortzearekin ordezkatu, horrela oligopolioaren kontrolpetik aterako ginateke gaur egun ekoizpen zentro handietan zentralizatuta eta esku gutxiren jabegoan oinarritutako ereduartekiko dugun menpekotasunaz hobesten bait da.

Erosketa Publikotik energía berriztagarrietara zuzendutako eskariak egin daiteken bultzada, bere garapenerako araudietatik jarri diren oztopoak desegiteko indar erabakiorra izango litzateke. Oztopo hauek gizarte foro anitzetatik salatua izan dira, autokontsumoaren aurkako “dekretazoa” kasu, energía nuklearrak faktura elektrikoaren atal finkotik jasotzen dituen estalpeko dirulaguntzak, ikatza edo gasa erreten dituzten zentrale haundiak, etab…

Horretarako tresna tekniko-juridiko hau proposatzen diegu, lizitaziorako Pleguak, udalx100berriztagarri.eus webgunean daude udal zerbitzu publikoen beharrizanak (kaleen argiztatzea, eraikin eta zerbitzuetrarako elektrizitate hornidura, etab…) betetzeko, energia elektrikoaren horniduraren kontratazio arloan hartzen dituzten erabakietan aintzat hartu ditzaten.

Plegu hauetan, kontratazioarko oinarrizko betekizun modura zera ezartzen da, kontratatuko den energia elektrikoaren %100 ekoizpen iturri berriztagarietatik etortzea. Aldi berean, eta “kontratazio publiko estrategikoa”ren oinarriak praktikara eramanez, arlo sozialeko eta helebitasunari dagozkien klausulak ezartzen dira, kontratu publiko morta haueten enpresa txiki eta kooperatibei lehiakor izateko penalizatzen dituzten oztopo eta zamak bazterreratzen dituzten tresna legalak jarri dira indarrean, eta eskaintzak epaitzeko irizpide berriak diseinatu dira, preziotik haratago doazenak, eta kontsumoen hobezte eta aurrezpenerako proposamenak eta energiaren arloan Udala zein hiritarrentzako aholkularitza eta formakuntza eskaintzak saritzen dituztenak.

Azpian sinatzen duen gizarte elkarte, erakunde, sindikatuak,….idazki honetan adierazitako helburuak bereganatzen ditu, eta Plataforma honekin bat egiten du, eta hedatzeko ahaleginean arituko da

Atxikimendua nora bidali: info@udalx100berriztagarri.eus

  • Twitter
  • Facebook