Euskal Herriko gehiengo politiko, sindikal eta sozialak, Garoña ixtea Estatuko gobernuarekiko negoziazioetan lehentasunezko puntua izan dadila eskatu du

Hainbat erakunde ekologista, gizarte mugimendu, sindikatu, alderdi politiko, bizilagun elkarte eta Bizkaiko Garoñaren Kontrako Foroaz osatutako talde zabal batek elkarretaratzea egin du gaur Euko Jaurlaritzak Bilbon duen Ordezkaritzaren aurrean, Santa Maria de Garoñako zentral nuklearraren behin betiko itxiera eta eraistea esijitu eta Eusko Jaurlaritza eta Estatu zentralaren arteko negoziaketetan LEHENTASUNEZKO eta ATZERATU EZINEZKO puntua izan dadila eskatzeko.

Zentral nuklearra zaharkitua, arriskutsua eta alperrikakoa dela gogorarazi dute deialdia egin duten taldeek. 2012tik geldirik dagoen zentral nuklear hau ‘Bilbotik 60 kilometrora baino ez dago eta Ordunteko urtegitik 37 kilometrotara, non bizkaitar guztiek edaten dugun’, adierazi dute. Gainera, aurrekaririk gabeko egoera dela diote, izan ere, ‘lehendabiziko aldia da zentral nuklear batek baimena eskatzen duela 17 urte gehiagoz lan egiteko; hortaz 60 urteko lanaldira iritsiko litzateke nahiz eta 40 urtez lan egiteko diseinatua izan’. Eragile sozial, politiko eta sindikalek, 40 urtetik gorako nuklearren lanaldiari buruzko araudiak inongo eztabaida teknikorik eta sozialik gabe onartzen ari direla salatu dute.

MANIFESTUA irakurri

  • Twitter
  • Facebook