Munduan zehar hidroelektriken aurka jarraitzen dugu

Ekologistak Martxan-ek azken egunotan jarraitu du leku desberdinetan lotuta dagoen hidroelektriken aurkako mugimenduekin bat egiten eta haien ahaleginak zabaltzen.

HONDURAS: duela gutxi COPINH erakundea zoriondu genuen horrenbeste kalte sortu duen Agua Zarca urtegia (besteak beste zenbait ekintzaileen erailketak) bertan behera geratu zen.

Baina aldi berean Berta Caceres-en alaba, honen borroka jarraitu duena, mehatxatuta izan zen. Era berdinean izan zen mehatxatuta COPINHeko Ismael Moreno ‘Padre Melo’. Abuztuaren 5ean Frente Amplioko kidea Martin Fernández erasotuta izan zen, HIDROCEP hidroelektrikoari aurre egitegatik. Guzti hauei gure elkartasuna adierazi diegu.

India: herri honen lehendakariari eskututitz bat bidali diogu. Narmada urtegiaren proiektua 3 hamarkadetan luzatu da. Orain bukatuta dagoela urperatzen ari da zenbait herri eta etxe, eta gobernuak ez du konponbiderik eskaintzen. Horregatik, urte guzti hauetan borrokan aritu den Narmada Bachao Andolan erakundeak mundu mailako kanpaina bultzatu du. Uztailaren 27an gose greba bat hasi zuten ere 12 ekintzaileek, haien artean Medha Patkar ekintzaile historikoa. 

MESOPOTAMIA: Kurdistaneko Ilisu urtegiaren aurkako kanpaina den Initiative to Keep Hasankeyf Alive-k salatu du nola Iranek bultzatutako urtegiek eragiten diote Irak-i, ingurumena barne. Iformazioa hemen (Bakarrik gaztelaniaz) 

 

  • Twitter
  • Facebook