“Ortu Irekietako” Jardunaldia Lutxanako Huertakan

Datorren 22an, igandean, 11:00etatik 16:00etara ate irekiko jardunaldia ospatuko da “Huertaka” hiri-baratz kolektiboan,VSF-Herrien Bidezko Elikadura-k antolatzen duen “Jan ta Jabe” jardunaldien barruan. Ekitaldiak Barakaldo eta Ekologistak Martxan-eko Hiri-Baratza Taldearen proiektua jakinarazteko balio izango du, eta elikadura burujabetza eta produktu lokalak sustatzeko ere bai. Aktibitate ludikoak ere egongo dira, haurrentzeko tailerrak eta “Lupita la Ingrata y el tierno Desaborío”-ren kontzertua adibidez.

Laugarren urtez segidan, VSF-Herrien Bidezko Elikadura “Jan ta Jabe” jardunaldiak aurkezten ditu, elikadura burujabetza eta bertako produktuak sustatzeko Ezkerraldea eskualdean. Aurten “Huertaka” hiri-baratza irekia, Lutxana eta Ansio-ko metroko geltokiaren arteko bidean kokatuta dagoena, jardunaldi hauen protagonista izango da datorren 22an, igandean, 11:00etatik 16:00etara.

“Ortu irekiko” jardunaldi honek doako jarduera ugari izango ditu Ekologistak Martxan eta Barakaldoko Hiri-Baratz Taldearen proiektua hau jakinarazteko helburuarekin eta baita elikadura burujabetzaren balioak sustatzeko ere. Hala, jardunaldiak bisita gidatuak eta hiri-inguruneetan baratzek duten paperari buruzko solasaldia izango ditu, baina beste aktibitate ludiko eta erreibindikatzaile ugari ere bai. Haurrentzako tailerrak, lore tailer bat, zuhaitz landaketa, elkarlaneko horma-irudi pintaketa eta “Lupita la Ingrata y el Tierno Desaborío”-ren kontzertua egongo dira. Aipatutako jarduerez gain, produktu lokaleko doako dastaketa egongo da ere: pintxo beganoak eta txerrikumea txingarretan.

Euri bizia izatekotan, aktibitateak Serralta Kultur Gunean egingo dira, Andikollano kalea 33an.

Ekitaldi honek Curuguaty Aktibismo Eskolaren kolaborazioarekin egingo da eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia eta Bizkaiako Foru Aldundiaren babespena izango du.

  • Twitter
  • Facebook