Aurkezpena Basaurin: Kontsumo Arduratsua eta Eraldatzaiari buruzko Kanpaina 2017

Zoriontasuna kontsumitzen al dugu?  Kontsumo kontzientea: zoriontasuna lortzeko bidea.

Gizakion zoriontasuna bilatzea izan beharko litzateke gizarte ororen helburua. Gure kulturan lotuta doaz kontsumo-tasak eta ongizatea. Ordea, ebidentzia askoren arabera, indibidualismoan eta lehiakortasunean oinarritutako kontsumismoak ez dauka helburu hori. Beraz, zera galdetu beharko genioke geure buruari: zerk egiten gaitu zoriontsu?

Ikerketa askok egiaztatu dute zoriontasunaren hautematea lotuta dagoela gizarte-harremanen kalitatearekin; aberastasunei dagokienez, berdintasunean oinarritutako eta polarizatu gabeko gizartearekin; eta diru-sarrera maila egokiekin. Beste alde batetik, ikerketa horiek diote behin aberastasun (eta, beraz, kontsumo) maila jakin bat gaindituta, hautemandako zoriontasun muga ez dela hazten, txikitzen baizik.
Gauzak horrela, ongizatearekin, poztasunarekin eta zoriontasunarekin lotuta dago kontsumo kolektiboko alternatibak eraikitzea, ekologiarekin eta justizia sozialarekin zerikusia izateaz gain.
Egitaraua:
•Azaroaren 3tik 10era, Marienea Basauriko Emakumeen Etxean:
ERAKUSKETA: «Disruptore endokrinoekiko esposizioa gutxitzea»

•Azaroaren 7an (asteartea), Marienea Basauriko Emakumeen Etxean: Kistiñe García etorriko da (Ekologistak Martxanen «Kutsatzaile hormonalik gabe» kanpainako komunikazio arduraduna da).
HITZALDIA: «Kutsatzaile hormonalak: zerikusirik al dute generoarekin?»

•Azaroaren 9an (osteguna), Marienea Basauriko Emakumeen Etxean: SETEM Hego Haizea GKEren eskutik:
«ERAGIN BURUARI» film laburren eta gida didaktikoaren aurkezpena

• Azaroaren 15ean (asteazkena), 19:00etan, Ibaigane Kultur Etxean (Basauri):Mahai-ingurua: «Zoriontasuna kontsumitzen al dugu?»
Kontsumo kontzientea: zoriontasuna lortzeko bidea.
Hizlariak:Fernando Cembranos. Psikologoa-soziologoa.
Charo Morán. Ekologistak Martxaneko Kontsumo Arloa.
Desazkundea eta bizi ongizatea.

•Azaroaren 16an (osteguna), 20:00etatik 22:00etara, Social Antzokian:
Plastic Planet, plastikoaren alde iluna filma.

•Azaroaren 18an (larunbata), 11:00etatik 21:00etara, Solobarria plazan:
Truke Azoka, 8. edizioa
Azokan gune bi egongo dira:
Gauza ukigarrien gunea: trukatzeko gauzak egongo dira bertan (jantziak, liburuak, etxeko gauzak, jostailuak, lanabesak, artea, filmak, eta abar).
Gauza ukiezinen gunea: zenbait talde eta ekimen egongo dira bertan, besteak beste: buru-jolasetarako eta xakerako hastapenak; munduan zeharreko bidaia perkusioaren bidez; familia giroan mendia ezagutzen hastea; nork bere osasuna kudeatzea; argazkigintzako oinarriak; herri-dantzetako erritmoen hastapenak; irriterapiaren eta ahozko irakurketa adierazkorraren hastapenak…Taldeetako kideek beren ezagutzak eta jakintzak trukatuko dituzte Azokara hurbiltzen direnekin.

•Azaroaren 19an (igandea), 11:00etatik 14:30era, Solobarria plazan:
Ekoazoka, 8. edizioa.
Beste urte batez, bizitza osasuntsuagoa izateko gure inguruko zenbait sektoretako produktuek eskainitako alternatibak eskainiko dizkigu Ekomerkatuak. Ingurumenarekin adeitsuen diren ekoizteko eta kontsumitzeko moldeen alde egin, eta naturarekin kontzienteagoa, berdintasunezkoagoa, arduratsuagoa eta solidarioagoa den kontsumoa sustatzen du.

•Azaroaren 22an (asteazkena), Pozokoetxe Kultur Etxean eta haiek antolatuta, honako jarduera hau izango da, euskaraz: «Kontsumoa Basaurin: atsegin handiz!» ikus-entzunezkoa.
Proiektua sustatu eta aurrera eraman dutenak izango dira bertan (haiek dira filmaren protagonistak).

•Otsailaren 23an (osteguna), Nailua tetegian (Basauri), 19:00etan,  dokumental hau proiektatzea:
TIPI-TAPA Bagoaz Hacia Vidas Sostenibles. 

  • Twitter
  • Facebook