Iritsi da Ekozinemaldiaren 12. edizioa

Hemen dago 12. EkoZinemaldia, beste urte batez, indarrez beterik. Planetari eragiten dioten arazoen ikuspegi globala ematen ahaleginduko gara, aurtengoan ere. Fokua energian jarriko badugu ere (zentral hidroelektrikoak, erregai fosilak…), energiarekin lotutako beste jarduera askotaz ere jardungo dugu: meatzaritza, ura, elikadura, teknologia eta abar. Eta, jakina, energiaren askotariko eraginak izango ditugu ikusgai, ingurumenean nahiz gizakiengan dituenak, eskubide demokratikoetan dituenak, eskubide kolektiboetan dituenak, emakumeen eskubideetan dituenak eta abar.

+ EGITARAU OSOA IKUSI

+ FILMEEN TRAILERRAK

Aurtengo dokumentalen hautua nahiko zabala lortu dugu. Latinamerikaz aparte (Brasil,Kolonbia, Ekuador, Peru,Puerto Rico)beste geografia batzuetara hedatu gara, errealitate ezkutuago batzuk ezagutzeko asmoz: Ghana, Senegal,Mauritania¡ edo Kurdistan. Oraingoan ere, sari ugari eskuratutako filmak izango ditugu; meritokrazia ez da gure politika, baina aintzatespen-seinaletzat hartzen ditugu (batzuetan nazioarteko aintzatespenak dira).

Dokumentalaren generoaz haratago doazen filmak dira, beste lengoaia batzuk erabiltzen dituztenak. Pertsonalago bilakatzen dira batzuk, hala nola Hija de ella laguna, eta, hartara, filmari beste alderdi bat gaineratzen zaio: pertsona eta ekintzaile kaltetuarena, pertsonarena, alegia.

   Beste film batzuek proiektu (energetiko) handiak eta dituzten gizarte-inpaktuak, bereziki emakumeengan dituzten inpaktuak lantzen dituzte. Arpilleras: bordando la resistencia filmak ikuspuntu bitxia darabil. Izan ere, Brasilgo proiektu hidroelektrikoen erasana jasan duten emakume askok zaku-oihaletako brodatuak aukeratu dituzte haien egoerak eta borrokak adierazteko. Yaku Chaski Warmikuna: Mensajeras del Río filmak Berta Cáceres saria jaso duDONAMCINE lehiaketaren III. edizioan.

Frontera invisible filmak ere sariak jaso ditu edonon. Kolonbian biodiesela ekoizteko erabiltzen diren palma afrikarren laborantzez eta herrialde hartan informatze hutsak suposatzen duen arrisku handiez ari da filma, asko landu ez den gaia. Izan ere, filman parte hartu zuen ekintzaileetako bat, Hernán Bedoya, filma Kolonbian estreinatu eta gutxira erail zuten (2017ko abenduan). Iragan den urteko EkoZinemaldia eraildako ekintzaileen omenez egin genuen. Gogoan izan behar ditugu aurten ere, bai Hernán, bai ekintzaile mehatxatuak.

Día de la muerte del Agua filmak gure zirkuituetatik kanpo geratzen den toki bateko egoera dakarkigu: Kurdistan. Azkenaldian, Kurdistan banatuta dago: Estatu batzuetan burujabetza lantzen ari da, eta beste batzuetan, errepresioa eta gerra jasaten ari da. Panorama honetan, zentral hidroelektrikoak eta urtegi handiak ez dira ura gordetzeko bakarrik erabiltzen ari; arma ere badira, besteri ura kentzeko edo, areago, herri batzuk uraren azpian desagerrarazteko. Horixe da Hasankeyf hiriaren kasua, hain zuzen ere, dokumental honetan erakutsiko dena. Proiektu hori oso hurbilekoa da guretzat, BBVA bezalako banku ezagunek finantziatzen dutelako.

Afrikaren auzia bi dokumental handitan izango dugu ikusgai: El otro lado de la tecnología etaDesierto líquido. Hondakinei buruzko eztabaidaren gordinenean gaudela, El otro lado de la tecnología sistema honek ekoitzitako soberakinei buruzkoa da. Haiekin zer egin jakin ez, eta herrialdde pobretuetara bota baino ez zaigu otutzen. Zor ekologikoaren kontzeptuaren muinaren erakusgarria, argi eta garbi.

Euskal zuzendariek ekoitzitako dokumentala da Desierto líquido, sistema kapitalistaren gehiegizko ustiiapenaren beste alderdi bat erakusten diguna. Oraingoan, aztergaiak itsasoa eta arrantza dira, alegia, itsas fauna gizakien kontsumorako erabiltzea dira aztergaiak. Ingurumenari eragiteaz aparte, kapitalismoak eta gehiegizko ustiaketak inpaktu zuzena du arrantzaz bizi diren komunitateetan. Kasu honetan, Mauritaniaren eta Senegalen egoerak ezagutuko ditugu.

  • Twitter
  • Facebook