Ekologistak Martxanek kontrolik gabeko isurketak salatu ditu Ortuellan

Gaur goizean Ekologistak Martxan-ek salaketa jarrri du Hierros y Metales Gutram S.L. enpresaren aurka. Informazio iturri desberdinen arabera, enpresak osasun publikoaren eta bereziki langileen osasunaren aurkako legez kontrako ekintzak egingo lituzke, hondakinen kontrolik gabeko isurketak eta emisio atmosferikoak besteak beste.

Talde ekologistak, salaketa Ingurumen Saileko sailburuordea, Ur Patzuergoa, Ortuellako udala eta Ingurumen Kudeaketarako Sozietate publikoaren aurrean jarri du, egoera ikertu eta beharrezkoak diren neurriak jartzeko eskatuz.

 

Salaketa ikusi

Salaketaren lehen erantzunak, gaztelaniaz

Hierros y Metales Gutram S.L enpresari buruzko datu berriak

Ekologistak Martxanek pasa den astean Ortuellako Hierros Gutram enpresaren aurka jarritako salaketaren emaitzak jaso bitartean, kontrolik gabeko isurketak egiten dituen enpresak, apìrilean beste salaketa bat jaso zuela jakin dugu.

Ecoloxista d’Asturies-eko Koordinatzaileak Azpiegitura, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Kontseilaritzaren aurrean jarri zuen salaketa. Hierros y Metales Gutram S.L enpresak duen industriagunean, mantentze lanak ez ziren legez kanpoko iharduerak egitea egotzita. Udal eta ingurumen baimenik gabe iharduerak egitea leporatuta.

Honekin, talde ekologistak enpresaren aurkako espediente zigortzailea hastea eskatu zuen, salaturiko ekintzak ikertu ostean.

2017ko urte bukaeran Printzerriko Ingurumen Ebaluaketarako Zerbitzuak erabaki zuenez, Hierros y Metales Gutram enpresak hondakinen kudeaketarako jarri nahi zuen instalazioak, ingurumen baimena beharko zuen bere ekintzekin hasi ahal izateko. Hondakinen kudeaketarako instalazio honek “ingurumena kaltetu” zezakeelako. 

Aipaturiko enpresak, Hondakinak Sailkatu eta Biltegiratzeko Zentrua irekitzeko asmoa du eta horretarako ohiko ingurumen tramitazioa bete beharko du, honela, uraren eta airearen kalitatearen inguruko ebaluazioa eginez.

Salaketa ikusi 

 

  • Twitter
  • Facebook