Armentia-2 Gas zundaketari alegazioak babesteko sinadura bilketa

Gizartearen erronkarik handienetariko bat klima aldaketa gelditzea da. Hein handi batean, arazo horren jatorria erregai fosilekiko dugun menpekotasunetik dator, berotegi efektua sortzen dituzten gasak askatzen baitira. EAE energia arazo larria duen komunitatea dugu. Europako helburu den 2030 urterako energiaren %32-a berriztagarria izatetik oso urrun, %7 edo 8 tamalgarri baten aurrean gaude. Baina helburu hori bilatu beharrean, gasa ustiatzeko proiektu arriskutsuen aldeko apustua egiten da. Horren adibidea, Subilla Gasteizen egin nahi den Armentia-2 GAS putzuaren proiektua. Fracking teknikarekin ustiatu nahi zuten toki berean.

Burugabekeria honen adierazlea da Armentia-2 putzua Gasteizko udalean kokatuta egotea, 2012 urtean “GREEN CAPITAL” izendatua izan arren. Gure ingurune naturalaren gaineko eta nekazaritza zein abeltzaintza jardueren gaineko mehatxua oso handia da. Zulaketek Zadorraren kontserbazio bereziko guneari edo Gasteizko mendiei eragingo diete, besteak beste. Gasteiz, hidrokarburoen ustiaketaren hiriburua bihurtu daiteke.

Putzuaren helburua frackingaren teknika erabili nahi zen zonalde berean gasa dagoela baieztatzea da. Ustez konbentzionalak diren tekniken bitartez hau burutzeko, 5000 metroko sakonera duen zulaketa bertikala eta 1000 metrorainoko luzera duten albotarako lau putzu burtu beharko dituzte. Armentia-2 putzuak Subillako akuiferoa zulatu beharko du, EAEko lur azpiko ur erreserbarik handiena alegia. Gaur egun, ur hauen kalitatea oso altua da eta hainbat herri eta industriagune hornitzen ditu. Arabako Foru Aldundiko teknikariek kezka azaldu dute horren inguruan.

TRANTSIZIO ENERGETIKO BATEN ALDE!

Bilboko Ekoetxean, Pelota kalea 5ean, uztailaren 27ra arte batuko dira sinadurak. 

Estatuko Ingurugiroko Idazkaritzari

  • Twitter
  • Facebook