2010 urtean AHT-ren aurka Itsasondoko mehategietan ekintza burutu zuten ekintzaileak libre suertatu dira

AHTren aurka 2010 urtean Itsasondoko mehategietan  egin zen desobedientzia ekintzarengatik  epaitu zituzten lau ekintzaileak libre suertatu ziren uztailaren 25ean Donostian. Fiskaltzarekin akordioa lortuta, kartzela saihestuko dute eta 543na euroko isuna ordaindu beharko dute. Desordena publikoa egotzi diete.

Lagun askoren babesa jaso dute ekintzaileek Donostiako Epaitegian.
“Gustatuko litzaiguke auzitegietan egotea datozen belaunaldiei elikadura burujabetza ukatzen dietenak, eta bizitzaren oinarriak, lurra eta ura, suntsitzen ari direnak”, salatu du Beatriz Arana auzipetuak.

2010eko uztailaren 1ean Itsasondoko meategietan entzerratu eta zementuzko bidoietara kateatu ziren lau ekintzaile, AHT salatzeko eta Ordizia-Itsasondoko tunelaren obretan egiten ari ziren leherketak geldiarazteko. Aldi berean sostengu ekintza ugari egin zen kanpoaldean. Ekintzak 5 egun iraun zituen, harik eta Ertzaintzak meategietan entzerratuta zeuden lau pertsonak aurkitu eta kanporatu zituen arte.


Epaiketa zortzi urte ondoren dator eta uztailak 25 asteazkenean deitu dute, goizeko 9’30etatik aurrera Donostiako Epaitegiko 9. judizio-aretoan (beheko solairuan). Eusko Jaurlaritza eta Euskal Trenbide Sarea (ETS) dira zigorrak eskatzen dituztenak: urte eta sei hilabeteko kartzela eskaria egiten dute epaitu bakoitzarentzat “desordenu publikoak” leporatuta, baita  “erantzukizun zibil” gisa kasik 60.000 eurotako baterako kalte-ordainketa eskatu ere (47.157,52 euro “obrak geldiaraztearen ondorioz eragindako kalte-galeren ordainketa” gisa, gehi beste 11.629,41 euro “desalojoak ekarri zituen gastuengatik”).

  • Twitter
  • Facebook