Ekologistak Martxanek Riaceko alkatearen behin betiko askatasuna eskatu du

· Ekologistak Martxanek Domenico Lucanoren atxiloketa salatu du. Riaceko alkateari legez kanpoko inmigrazioa babestea leporatzen diote. Horren aurrean talde ekologistak babesa adierazi nahi dio pertsona migratzaileak babestu eta elkarbizitza duin baten alde borrokatzen duen alkateari.

· Talde ekologistak Espainiar Estatuko italiar enbaxadoreari eginiko proposamena argitaratu du, non Lucanoren askatasuna eskatzen duen.

Pasa den urriaren 2an, Italiako Riace herriko alkatea den Domenico Lucano atxilotu zuten, legez kanpoko inmigrazioa babestea egotzita. Ekologistak Martxanetik argi utzi nahi da atxiloketa honek elkartasuna eta Europa egiten ari den genozidioaren aurrean taldeok bilatzen ditugun erantzunak kriminalizatu nahi direla, eta horrela atxiloketa errefusatu nahi du.

Riace, azken urteotan inmigratzaileen harreran eta elkarkidetzan erreferente bilakatu den herria da. Orain dela urte batzuk Riace herriak Matteo Salviniren politika ultraeskuindarraren ondorioak jasan zituen, honek harrerarako proiektuetara bideratutako diru laguntzak blokeatu zituenean.

Arrazoi hauengandik eta Riaceko alkateari gure elkartasuna adierazte aldera, Ekologistak Martxanek Espainar estatuan dagoen Italiako enbaxadoreari, Stefano Sannino jaunari, gutun bat helarazi dio, non Domenico Lucano alkatearen berehalako askatasuna eskatzen dugun.

Talde ekologistarentzat, Riaceko alkatea ez da mehatxu arriskutsu bat, pertsonen harreran eta milaka pertsonen hilketak sahiesteko bidean Europan erreferente bilakatu den pertsona baizik. “Gure gizarteak jasaten duen benetako mehatxua Domenico Lucano bezalako pertsonak kriminalak bezala tratatzea da. Pertsona migranteen harreran lan egiten duten talde eta pertsonak gaizkiletzat jotzea salatzen dugu”, baieztatu du talde ekologistak bidalitako gutunean.

Francesca Ricciardi, Ecologistas en Accioneko bozeramailearen hitzetan “Harrera politika duin eta eraginkorrak nahi ditugu. Igarotze egoeran dauden pertsonentzako aukera egoki eta seguruak eskatzen ditugu. Pertsona guztien migratze eskubidea onartzen dugu. Arrazakeri, baztertze, diskriminazio, desberdintasun eta esplotazio era guztien aurka borrokatzea beharrezkoa da, pertsona guztientzako egokia den mundu justu bat eraikiz”.

  • Twitter
  • Facebook