Fracking Ez Bilbo plataformak Euskadiko aurrekontua hidrokarburoen ikerketara ez bideratzea eskatu du

Hidrokarburoen presentzia ikertzeko asmoa berretsi du Eusko Jaurlaritzak. 

Orain dela 9 urte franckinga egiteko lehen eskaerak egin ondoren eta orain dela 4 urte euskal gizarteak praktika honen aurkako iritzia plazaratu ostean, Eusko Jaurlaritzak SHESA eta Petrichor Euskadi enpresei hidrokarburoen ikerketa egiteko Lore, Lurra eta Landare izeneko baimenak eman dizkie. Hauek, Bizkaia, Gipuzkoa eta Araban gauzatuko dira eta guztira 1300 k2ko zabalera dute.

80ko hamarkadaz geroztik, gas naturalaren kontsumoa bultzatzen da garraio eta banaketako azpiegituretan izugarrizko inbertsioak egiten eta energia berriztagarrietan inbertsioa gutxituz. Nahiz eta Europako Batzordeak eta baita Eusko Jaurlaritzak ere gure etorkizuna hori dela onartu duten. Bizi laburreko eta ingurumenarekiko kaltegarria den erregai honen aldeko apustua egiteak, bizi luzeko eta garbiagoak diren energia iturriak baztertzea ekarri du. Momentu hauetan Eusko Jaurlaritzak aldaketa klimatikoaren aurka jardutea eskatzen dugu, gure eredua aldatu eta energia berriztagarrien alde eginez eta erregai fosilak baztertuz.

Orain dela 4 urte, frackingaren aurkako plataformek Eusko Jaurlaritzan 103.584 firma aurkeztu zituzten, honek argi utzi zuen euskal gizarteak frackingaren inguruan duen jarrera; ez ditugu ez frackinga ez gas ikerketak Euskadin nahi.

Fracking Ez Bilbo plataformatik Euskadiko aurrekontutik hidrokarburoen ikerketan ez inbertitzea eskatzen dugu, eta egotekoketan alderdi politikoek aurrekontuak ez babestea. Eusko Jaurlaritzak bere partetik, baimenduriko ikerketak atzera botatzea eskatzen dugu.

  • Twitter
  • Facebook