Euskal Herriko eta Frantziako kostaldeen arteko interkonexio elektrikoaren kontra agertu da Gatika Bruselasen

• Europako Batzordeko Energia sailarekin batzartu ostean, ‘Interkonexio elektrikorik ez’ plataformak, Ekologistak Martxan elkarteko kideek eta UPV/EHUko irakasleek proiektua bertan behera uztea eskatu dute Bruselasen

• “Alferrikakoa, inposatua, ezjasangarria eta garestia den proiektua da”, adierazi du Xabier Benitok, Podemoseko eurodiputatuak. Bat egin du Aitor Urresti irakasleak: “Zalantzak sorrarazten dituen bideragarritasun teknikoa ez ezik, kostu gehienak Estatuak ordainduko ditu”

Ez beharrezkoa, izugarria, ingurumen-eragin handikoa, zalantzazko bideragarritasun teknikoduna eta erabat garestia. Hauexek dira Euskal Herriko eta Frantziako kostaldeen arteko interkonexio elektrikoak Bruselasen jaso dituen zenbait adjetibo. Europako Batzordeak Interes Komuneko Proiektuen (IKP) zerrendan sartu du Gatika eta Cubnezais lotzeko kable-sarea, gehiena urpekoa izango dena. Ondorioz, 1.750 milioiko aurrekontuko 578 milioi Europa Konektatu Funtsako programatik etorriko dira.

Proiektuak ziurtasunak baino, zalantzak sortzen ditu; horregatik, Xabier Benito Ziluagak, Podemoseko europarlamentarioak, Europako Batzordeko Energia sailarekin batzar bat antolatu du. Bertan ‘Interkonexio elektrikorik ez’ plataforma, Ekologistak Martxan elkarteko kideak eta UPV/EHUko irakasleak egon dira. “Alferrikakoa, inposatua, ezjasangarria eta garestia den proiektua da”, laburbildu du Benitok.

Proiektuaren ezaugarri teknikoak Aitor Urrestik, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta energian jakitunak, aurkeztu ditu. “370 kilometroko luzeera duen obra da. Hauexetatik, 280, Bizkaiko golkotik doaz. Gainera, 1.750 miloiko aurrekontuari sortuko zaizkion gainkostuak gehitu beharko dira, eta gutxi balitz, gehiengoa Estatuak ordainduko du”. Urrestik beste alderdi bat azpimarratzen du: Ur-azpiko Capbretongo arroila zeharkatzen du diseinuak. “Ez da inoiz horrelako lanik egin; beraz, bideragarritasun teknikoak zalantza ugari sorrarazten ditu”.

Eman diren beste zenbait proiektu gogorarazten ditu energian jakitunak: Castor itsas azpiko gas natural gordailua edota El Musel birgasifikazio zentrala. “Neurrigabeko kosteak izateaz gain, erabilgarritasun gutxiko azpiegiturak izan ziren biak”. Red Eléctrica de Españak dioen ez bezala, proiektuak Katalunian dagoen antzeko interkonexio batekin alderatuz, energia berriztagarrien inplementazioa hobetu edota argiaren prezioa jaitsiko duela ziurtatzea zaila dirudi.

Interkonexioak daukan Gueñes-Itsaso proiektuarekiko lotura nabarmentzen du Urres-tik. “Bizkaia osoa eta Gipuzkoa alde bat ere zatituko duen 70 kilometroko luzeera eta 90 metroko zabalera duen zanga bat da. 26 herri zeharkatuko ditu eta helburu bakarra Gatika arintzea da”.

Azpiegiturak izango duen ingurumen-eragin handia nabarmentzen du Marisa Castrok, Ekologistak Martxan elkarteko kideak. Bere ustez, interkonexioa ez da beharrezkoa, alde batetik, gaur egungo sistema elektrikoa gaindimentsionatua dagoelako, eta bestetik, trantsizio energetikoaren jakitun batzordeak egindako txostenak dioelako; interkonexioak karbono dioxidoa zein elektrizitarean prezioak gehituko dituela. “Hartu-eman hau ez da Estatuko energia berriztagarriak esportatzeko, baizik eta Frantziako energia nuklearra inportatzeko”, azaltzen du Castrok.

Ideia horretan sakontzen du alderdi morearen eurodiputatuak. “Proiektu honek ez du zerikusirik trantsizio energetikoarekin, are gutxiago sektore elektrikoaren demokratizazioarekin, enpresa handietarako zuzendutako proiektua baita. Beharrezkoak ez diren azpiegiturei bideratutako diru publikoaren xahubidea gelditu behar dugu, eta honen ordez, autokontsumoaren, energia eraginkortasunaren eta sare adimenduen alde egin”, adierazten du Benitok.

Gatika izango da kaltetuena. “Hamarkadetan zehar, goi-tentsioko supean egindako herri eta herritarren errekia da hau”, azpimarratzen du ‘Interkonexio elektrikorik ez’ plataformak. Parte hartzea ez dela bermatu salatzen du elkarteak. Hortaz aparte, “Lemoiz nuklear zentralaren mamua” agertzearen beldur da plataforma.

Enpresa Gatikako auzokideen lurraldeetan sartzen ari dela salatzen dute plataformako kideek. Halere, argi uzten dute interkonexioaren kontra egoteak ez duela zerikusirik herrian kokaturiko plana izatearekin. “Ez ditugu nahi horrelako proiektuak, ez hemen, ez inon. Alternatiboa, lokala, deszentralizatua, ingurumen-eragin gutxikoa eta berriztagarria den eredu batean sinesten dugu”.

  • Twitter
  • Facebook