Ikatzik Gabeko Etorkizuna plataformak #IkatzaItzali kanpainia abiarazi du Espainiako hainbat lurraldetan Poloniako Klima Gailurra dela eta

  • Kanpaina honen helburua 2025a baino lehen zentralen itxiera eskatzea da, Ikatzak ingurugiroan eta giza osasunean dituen ondorio larriak ekiditeko.

  • 20 kontzentraziotik gora programatuta daude Espainia guztian zehar burutuko direnak, baita Ikatzari lotutako gune nagusietan ere; besteak beste Carboneraseko Zentrala (Almeria), Alcudia (Mallorca), La Robla (León), As Pontes (A Coruña) edo San Roque (Cádiz)

  • Kanpainia hau pre-COP24 astean kokatzen da. COP24-a ONU-ren aldaketa klimatikoaren inguruko konferentzia da, aurten Katowicen (Polonia) ospatuko da abenduaren 3 eta 14a bitartean eta Ikatza izanen da gai nagusienetako bat.

Madril, 2018ko azaroaren 27a – Polonian izanen den Klima Aldaketaren inguruko Gailur Internazionalaren (COP24) aurreko astean “Ikatzik Gabeko Etorkizuna” plataformak #IkatzaItzali ekintza kanpaina abiarazi du. Kanpaina honek Espainian 2025a baino lehen ikatza erabiltzeari uzteko eskatzea du helburu, eta era berean, erregai fosil honek osasunerako eta ingurumenerako dakartzan kalteen inguruan gizartea kontzientziatzeko.

Herri mugimenduaren bidez Gobernuei ikatza uzteko urte limite bezala 2025a ezartzeko eta enpresei beraien zentralen itxieren eskaerak aurkezteko eta hauen biziraupena artifizialki luzatzeko inbertsioak egitez uzteko presionatzea da #ItzaliIkatza ekintza kanpainaren helburua. Horretarako dibulgaziorako materialaren difusioaz gain – “Ikatzik gabeko Etorkizuna” osatzen duten erakundeen kontuetatik-, Azaroaren 30ean (Ostirala) eta abenduaren 1ean (Larunbata) ekitaldi publiko ugari burutuko dira Espainiar lurralde osoan zehar: Hauen artean 18 ekitaldi burutuko dira kaleetan eta 10 bideo-forum antolatuko dira. Azken hauetan Greenpeacek ekoiztutako “Ikatzaren Alde Iluna” dokumentala proiektatuko da.

Kanpaina honek www.beyond-coal.es micrositea erabiliko du, zeinetan interesa daukaten personek ekintza eta kontzentrazio ezberdinen inguruko informazioa eskuratu ahal izanen dute. Gainera, gune honetara ere, #ItzaliIkatza kanpainari lotuta burututako aktibitate guztien argazki eta bideoak eskuragarri jarriko dira.

Ekintzak, gehienak Abenduak 1eko goizean kontzentraturik daudenak, hainbat udalerrietan burutuko dira eta bereziki Ikatz zentralak oraindik martxan dauden komunitate autonomoetan:

Azaroak 30 Ostirala: Carboneras (Almería) y Granada.

Abenduak 1 Larunbata: As Pontes (A Coruña), Alicante, Badajoz, Barcelona, Bilbao, San Roque (Cádiz), Gijón, Girona, Guadalajara, La Robla (León), Madrid, Alcudia (Mallorca), Pamplona, Valencia, Valladolid y Zaragoza.

Ikatzak sortutako emisioak aldaketa klimatikoaren eragile nagusiena dira mundu mailan. Gainera, berriki Europe Beyond Coal aliantza europarrak argitaratutako “Last Gasp” txostenaren arabera, Europako Ikatz enpresak 22.000 milioi eurorainoko gastu sanitarioen erantzule dira. Gainera, txosten honek aztertutako datuen arabera, gaur egun Europan martxan dauden 91 zentralak, 7.600 heriotza goiztiarren, 3.320 bronkitis kasu berriren eta haurretan 137.000 asma sintoma kasu baino gehiagoren eragile dira. [2] Txosten berberak azpimarratzen du Endesa dela Europako 6. enpresa kutsakorrena, Espainian martxan dituen 5 zentral termikoak direla eta. Naturgy empresa ordea, 19. postuan dago Espainian funtzionamenduan dituen 3 zentralengatik.

Hau guztiagatik, “Ikatzik Gabeko Etorkizuna”-k behin eta berriz eskatu die arduradun politiko eta enpresarialei Espainian martxan dauden 16 zentralak 2025a baino lehen itxi ahal izateko prozesuak martxan jartzeko, era honetan, Pariseko akordioan aldaketa klimatikoa mugatzeko ezarritako helburuak bete ahal izateko. IPPCC-k urrian argitaratutako txostenak adierazi zuenez, aldaketa klimatikoari lotutako tenperaturen igoera 1.5 azpitik ez mantentzeak arazo larriak ekar ditzake planetarentzat.

Ikatzik Gabeko Etorkizuna” plataformako hainbat bozeramaleren adierazpenak:

Lurralde osoan zehar burutuko diren hamarnaka ekintzek mezu oso argi bat helarazten diote enpresei, gobernu zentralei eta gobernu autonomikoei: Ikatzak aldaketa klimatikoa eragiten du eta hil egiten gaitu. Gizarteak aldaketa klimatikoaren aurka borrokatzea, energia zikinen erabilpenarekin amaitzea eta pertsonentzako eta ingurumenarentzako etorkizun jasangarri bat aldarrikatzen du”. Tatiana Nuño, Greenpeaceko Aldaketa Klimatikoaren kanpainaren arduraduna.

Zentral termikoak irekita mantentzea, tenperatura igoera 1.5ºC azpitik mantentzearekin inkonpatiblea da. Denentzat jasangarria izanen den etorkizun bat ziurtatu behar dugu eta horretarako berebizikoa da berehala ikatza erabiltzeari uztea. %100ean berriztagarria izanen den etorkizun bat abiarazteko beharrezko irtenbideak baditugu”. Javier Andaluz, Ekologistas en Accion-eko Clima eta Energia arduraduna.

Zuzenbidea aldaketa klimatikoaren aurkako borrokarako ezinbesteko tresna da. Horregatik, ezinbestekoa datorren Energia eta Klimaren Plan Nazional Integratuak ikatzaren amaierarako data bat ezartzea”. Carlota Ruiz, IIDMA-ko ingurugiro abokatua.

Elektrizitatea ikatza erabiliz sortzen jarraitzeak iraganeko teknologiei lotuta jarraitzea eta gizartea eta ingurugiroarentzako arrisku bat suposatzen du. Garrantzizkoa da aldaketa klimatikoa geldiarazteko lanari ekitea eta kaltetutako lanpostuak eraldatzea. Burua gordetzeak kostuak haunditu baino ez du egingo”. Mar Asunción WWF-Espainia-ko Klima eta Energia arduraduna.

Aldaketa klimatikoaren ondorio larrienak jasaten dituen lehen generazioa gara, baina azkena berau geldiarazteko. Hau lortzeko ezinbestekoa da lehenik ikatza eta ondotik gainontzeko erregai fosilak erabiltzen uztea”. Héctor de Prado, Amigos de la Tierra-ko Klima eta Energia arduraduna.

Ikatzik Gabeko Etorkizuna” plataformaren barnean, #IkatzaItzali kanpainari lotuta ekintzak burutuko dituzten erakundeak honakoak dira: Ecologistas en Acción, WWF, Amigos de la Tierra, SEO/BirdLife, IIDMA, Plataforma por un nuevo modelo energético, Coordinadora ecoloxista de Asturias, Térmica NO la Pereda, ANA-Asociación Asturiana de amigos de la Naturaleza, Plataforma para la defensa de la sanidad pública de Asturias, Sol y Paz Pachacuti, Som Energia, Aliats per la biodiversitat; la plataforma ‘Galiza, Un Futuro Sen Carbón’ (integrada por: ADEGA, Amigos da Terra, Asociación Naturalista “Baixo Miño” (ANABAM), Asociación Pola Defensa da Ría (APDR), Ecoar Global, Ecoloxistas en Acción, Feitoría verde, Ghichas Co-mando, Greenpeace, Nosa Enerxía, Petón do Lobo, Plataforma contra a Mina de Touro – O Pino y Verdegaia); La Carta de la Tierra León, Xarxa per a la sobirania energètica, GOB, Naturalistes de Girona, Ekologistas martxan, Grupo Ecologista Mediterraneo y Acuíferos Vivos.

Honi buruz:

Europe Beyond Coal gizarte zibileko antolakunde eta taldeek sortutako aliantza bat da, zentral nuklear, ikatz mehategi eta zentral elektrikoen itxiera katalizatzeko lanean ari dena, honela, ikatzarekin lotutako proiektu berrien garapena ekiditeko eta energia berriztagarri eta efizientzia energetikoan oinarritutako eszenario berri baterako transizio justua azkartzeko. Dela urte batzuk, Sierra Club-ek Estatu Batuetan gidatutako antzeko kanpainia batek 262 ikatz zentral termikoren itxiera ekarri du, Estatu Batuetan dauden zentralen erdia baino gehiago. Itxiera hauek aurrera darraite Trumpen administrazioaren ikatzaren aldeko agenda martxan bada ere. Plataforma hau ere Espainian, lurralde mailan, kalera atera da “Europa: un futuro sin carbón” izenpean Espainiako ingurugiro elkarte nagusiek eta 20bat talde ekologista lokalek bultzatuta: Amigos de la Tierra, Ekologistak Martxan, Fundación Renovables, Greenpeace, IIDMA, Plataforma por un nuevo modelo energético, SEO/BirdLife eta WWF, besteak beste. Plataforma honek ikatzaren erabilera progresiboki bertan behera uztea eta energia berriztagarritan oinarritutako modelu baterako transizioa bilatzen du.

beyond-coal.eu/es

  • Twitter
  • Facebook