Bizitza eta naturaren alde egiten duten emakumeak

Bizitza eta naturaren alde egiten duten emakumeak saioa izango dugu aurtengo Ekozinemaldian, emakumeen garrantzia hausnartzeko eta ezagutzeko.  El Salvadorreko VIDALINA MORALES ekintzailea zenbait herritan izango dugu (ikusi hemen egitaraua). Bilbon SILVIA FEDERICI ikertzaile feminista eta marxistarekin batera jarriko ditugu biak solasean. Apirilaren 4 eta 5ean berriz, Txiapaseko ekintzaileak izango ditugu gure artean Bilbo eta Donostian.

 Vidalina Moralesek metal meatzaritzaren aurkako borrokan buru izan zen, hainbat emakumerekin batera, hamarkada bat baino gehiagoz. Haien borrokari esker, munduan meatzaritza mota horren aurkako lehe legeria onartu zen. Lan hori azaltzen du proiektatuko dugun dokumentalak, No tenemos miedo

Silvia Federicik Calibán eta sorgina edo Soldataren patriarkatua bezalako obra bikainen egilea da. Bestetik, Euskal Herriko hiru ekintzaile izango ditugu, haien borrokak ikuspuntu ekofeministatik azal diezazkiguten.    

Haiekin batera bertako Muskizko Coke Ez koordinadorako SARA IBÁÑEZ, Ekologistak Martxaneko ROSA LAGO eta Errekaleor Bizirik kolektiboko ESTITXU VILLAMOR izango dira. 

Hurrengo ekitaldiak apirilaren 4 eta 5ean izango dira Bilbon (Ekoetxea) eta Donostian (Kijera Gaztetxea) Mikeas Sánchez, poeta eta ZODEVITE mugimenduaren defendatzaile, eta Addy Pérez, Txiapaseko Emakumearen Eskubideen Aldeko Elkarteko ekintzaileekin (CDMCH). Biak bizitza duin, iraunkor eta jasangarriaren alde, eta herri-ondasun, lur eta lurraldearen alde ari dira. Azken ekitaldi hau Lumaltik erakundearekin batera

  • Twitter
  • Facebook