Ekologistak Martxan kexu da Eusko Jaurlaritza ez delako ezer egiten ari, Jatan lindanoa isuri zela ikusita

Bi urte dira hori salatzen hasi zenetik, eta bitarte horretan ez dute kautelazko neurririk hartu

Kolektibo ekologistak dioenez, 30.000 metro koadro egon daitezke kutsatuta, eta 10.000 tona hondakin kantzerigeno egon daitezke barreiatuta

Bi urte dira Jatako mendian lindanoa aurkitu zuela Ekologistak Martxan-ek. Kolektiboak salatzen duenez, erakundeek ez dute ezer egin, eta kautelazko neurriak hartu behar lirateke. Talde ekologistak kasua ikertzen jarraitu du, eta susmoa du 10 bat mila tona egon daitezkeela 30.000 metro koadrotan barreiaturik.

Ekologistak Martxan kexu da erakundeek “ez dutelako inolako borondaterik” arazoa konpontzeko, “osasun publikorako hain larria” izan badaiteke ere lindano isuriak egotea lurralde osoan. Ekainaren 15ean bi urte bete dira kolektibo ekologistak salatu zuenetik Jatako mendian beste isurialdi bat gertatu dela. Orduan, Eusko Jaurlaritzak eremua hesitu zuen, eta ikerketa bat abiatu. Alabaina, ikusten da kautelazko neurriak ez direla bete, “eta ez dakigu isuriaren norainokoa ikertu ote duten”. Konfederazio ekologistak dioenez, “salaketa jarri dutenetako bat gara, eta ez digute esaten zertan ari diren, zerbaitetan ari badira”. Javier Vazquez kolektiboko bozeramaileak azaldu duenez, eurek ikertzen jarraitu dute, eta “lekukotasunak eta agiriak ditugu izugarrizko isurialdia gertatu dela erakusten dutenak, eta okerrena zera da, administrazioak badakiela”.

Vazquezek garden jokatzeko eta arin jarduteko eskatu du; “izan ere, 1 motako hondakin kantzerigenoez dihardugu, eta zorua, ura eta biota kutsatzen doaz, kate trofikoaren bidez hedatuta, eta eremu horretan, ohikoa da ehizan eta arrantzan jardutea. Bestalde, Ekologistak Martxan-en susmoa da ez dutela larrialdi planik baldin eta eremuko basoa erretzen baldin bada; izan ere, lindanoa fosgeno bihurtzen da tenperatura handietan, eta hori da I. Mundu Gerran erabili zuten gasa, eta jende gehien hil zuena.

Nolako protokoloak daude?

  • Hura desagerrarazteko lanetan diharduten brigadak babesteko
  • Hodeiak eragin dezakeen inguruko herrietarako

Alde horretatik, Vazquezek gogorarazi du Barakaldon egon zen lantegiak 4.500 tonako ontzia zeukala eta haren gaineko arriskuaren azterketan honela datorrela: “el accidente mayor, con gran impacto sobre la población”; hala ikus daiteke IHOBEk argitaraturiko azterketaren eranskinean (ALMACENAMIENTO DE RESIDUOS DE PESTICIDAS EN LUTXANA, BARAKALDO. EVALUACION DEL PROBLEMA, 1992ko ekaina), 5. eta 6. planoetan.

“Aztertu al dute nolako arriskua dagoen Jatan edo Enekurin?” galdetu du Javier Vazquezek.

Herritarrei egindako laguntza eskaera

Ekologistak Martxan-ek laguntzeko eskatu die herritarrei, “filtrala” tresnaren bidez; salaketa plataforma independente bat da, edozeinek interes publikorako informazioa eman diezaiokeena komunikabideei eta gizarte zibileko erakundeei era seguru eta anonimoan. #EnBuscaDelLindano kanpainaren bidez, berriz, horrelako ekoizpen edo garraio enpresetan jardun direnei eskatzen diete esateko baldin badakite non izan diren legez kanpoko isuriak eta Ekologistak Martxan-i adierazteko. Informazio hori funtsezkoa da agintariei eskatzeko garbi ditzatela eremu kutsatuak.

Talde politikoei ardurak hartzeko eskea

2019ko martxoaren 28an, pauso handi bat eman genuen Euskadin HCH Lindano bidezko kutsaduraren gaiari berriz heltzeko. Talde parlamentario guztiek aho batez onartu zuten Ekologistak Martxan taldeei aurkezturiko legez besteko proposamen bat.

Ez dadila izan haizeak eramaten duen konpromiso horietako bat. Horregatik dei egiten dizuegu konpromisoa hartu zenuten taldeei,

  • ekintzara pasa zaitezten,
  • eta mahai bat era dezazuen, mahai instituzional, tekniko-zientifiko eta sozial bat

Gure zoruari erremedioa jartzeko plan bat lantzeko, zeinak lagunduko duen gure ura kontserbatzen, zuek ordezkatzen dituzuen herritarren osasuna babesten eta etorriko diren belaunaldiak babestuko dituen plan bat egiten… Ezin gara beste 30 urtez zain egon

Utziozue albo batera begiratzeari!

HCH Lindanoa, irtenbide bat ORAIN

Harremanetarako: Javier Vazquez, 667936126

Hurrengo loturan erantsita ikusi ahal dituzuen artxiboak:

-Jatan gertatutako Lindano isurketaren argazkiak.

– Lutzanan (Barakaldon) IHOBE 1992 Lindano Txostena.

-FOSGENO odeiren mapak eta isorriesgo-kurba.

https://wetransfer.com/downloads/b4d91e313efca1b34bfc4f945520902f20190627065046/8d0127f2f996ebdaa561ba5f922cc26a20190627065046/7a7f93

  • Twitter
  • Facebook