Klima Larrialdiaren aldeko Aliantzaren balorazioa Eusko Jaurlaritzaren klima larrialdiaren aldarrikapenaren ondotik eta erregistratutako mozioen harira

Euskadiko Klima Larrialdiaren Aldeko Aliantza osatzen dugun mugimendu ezberdinek uste dugu, Lehendakariak egindako Klima Larrialdiaren deklarazioa ez dela nahikoa bizi dugun egoera larriaren onarpen pausu bat izan arren. Izan ere azaldutako helburuak ez datoz bat komunitate zientifikoaren gomendioekin.

Karbono isuri zero netoak 2040rako lortu beharko ziren ipar globaleko lurraldeetan, historikoki isuri gehien sortu ditugunetan, zientzialarien arabera, baina Eusko Jaurlaritzak helburu hau 2050era arte luzatu du, epe luzeegia tenperaturaren igoera 1,5º C azpitik mantentzeko (klima aldaketaren ondorio larrienak jasan behar ez izateko atzera buelta gabeko puntua).

Klima Larrialdiaren Aldeko Aliantza osatzen dugun kolektiboek uste dugu Euskadiko Gobernuak anbizio gehiago behar duela eta bere deklarazioa neurri zehatzek lagunduta joan behar duela, asmo deklarazio utsal bat bihurtu ez dadin. Honez gain instituzio ezberdinen artean koherenteak eta koordinatuak izanen politikak eskatzen ditugu.

Honekin bat azken urteetan aurrera eraman dituen politiketan aldaketa erradikal bat egin beharko luke, hauek aldaketa klimatikoa eragiten dutelako eta beraz egindako deklarazioaren aurkakoak. Aldatu beharreko en artean hauek daude besteak beste: Super-Surraren anpliazioa eta ordain sarietako tarifa lauak, ibilgailu pribatuen erabilera sustatzen dutenak eta Bilboko azkenetako gune naturaletako bat suntsituko duena, hala gasa erauzteko eta erabiltzeko planak nola Sociedad de Hidrocarburos de Euskadi S.A. SHESAn egiten diren inbertsioak, edo Renove planean gas naturala nahiz gas natural likidotua ibilgailuetarako erregai gisa erabiltzeko egitasmoak, Zabalgarbiko eta laster martxan jarriko den Zubietako erraustegiak, hondakin toxikoak tonaka sortu eta Negutegi Efektuko gasen iturri garrantzitsuak direnak, edota azken urteotako basoen kudeaketa, zeinak gure zuhaitzen %60aren heriotza eragin duten, eta fumigazio masiboen mehatxua ekarri duen gutxi batzuen mesede ekonomikorako. Hortaz gain, gure lurraldean Coke planta dugu, Petronor enpresak ingurugiroarentzako eta giza osasunerako arazo handiak sortzeaz gain, estatuko CO2 iturri nagusienetakoa dena. Horregatik gure ordezkari instituzionalei eredu energetikoaren aldaketa baten alde apustu egiteko eskatzen diegu zeinetan horrelako azpiegiturek ez duten lekurik izanen.

Erakunde ekologista zein herri mugimendu ugarik osatzen dugu Klima Larrialdiaren Aldeko Aliantza Euskadin. Gure helburua klima larrialdia administrazio publiko guztietan deklaratzea da, honela bizi dugun krisi egoerari aurre egin ahal izateko. Honetarako hainbat udalerri bizkaitarretan mozioak aurkeztu ditugu Klima larrialdia deklaratu, benetako konpromiso errealak hartu eta beharrezko neurriak martxan jartzea aldaketa klimatikoaren eragin okerrenak murriztu ahal izateko maila lokaletik.

Lehendakariak larrialdi egoera deklaratu baino aste bat lehenago, Bizkaiko hainbat herrietan (Berango eta Sopela), alderi politiko berdina buru zela (PNV, PSOE eta DB-TUren laguntzarekin) aliantzak aurkeztutako klima larrialdiari buruzko mozioak atzera bota zituzten alarmistegia izateko aitzakiarekin. Honek adierazi lezake administrazio eta alderdi politikoen konpromisoa bizi dugun egoeraren aurrean ez dela nahikoa sendo eta anbizioduna, eta inkoherentzia hau azaltzen zaila izan daiteke herri horietako herritarren aurrean.

Hala ere, Aliantzatik pentsatu nahi dugu Lehendakariaren deklarazioa Eusko Jaurlaritzaren norabide aldaketa baten ondorio dela, azkenean bizi dugun egoera benetan larria denaz ohartu direlako eta horrenbestez, honek administrazioaren politiketan aldaketa bat ekarriko duela.

Izan ere, bizi dugun egoerak modu urgentean neurriak hartzea eskatzen du, asmo oneko deklarazioak dagoeneko ez dira aski bakarrik 11 urte baititugu egoerari buelta emateko. NBE-ak berak ere, Hirietako etorkizun hobe baterako Programan (Programa para un Mejor Futuro Urbano (ONU-Habitat)) adierazten du “Hiriek, autoritate lokalekin batera, aldaketa klimatikoaren eragileak murrizteko potentziala daukatela baita honen eraginetatik babesteko aukera ere”. Horregatik, aliantzatik Euskadiko Gobernuari eskatzen diogu Aldaketa klimatikoaren eta energiaren euskal Estrategiak berrikusteko hauen helburuak zientzialarien gomendioei doitu ahal izateko eta neurri zehatzez beteriko bide horri bat markatzeko helburu horiek bete ahal izateko. Beste neurrien artean, arestian aipatutako Euskadiko ingurugiro arazo nagusienei irtenbidea eman beharko zien, hauek ingurugiroarentzat, Euskadiko hiritarren osasunarentzat eta planetarentzat mehatxu larri bat direlako.

Azkenik aliantza hau apartidista dela azaldu nahi dugu eta bere helburua administrazioek gaur eguneko krisiaren aurrean paper garrantzitsu bat jokatzen hasi daitezen da konpromiso errealak hartuz. Hala ere, azken hilabeteetan frogatu ahal izan dugu administrazio guztiak ez daudela prest eta ez diotela herritarrei adierazten uzten. Gogorarazi nahi dugu justizia, demokrazia eta gardentasuna oinarrizko zutabeak izan behar dutela aldaketa klimatikoaren aurkako borrokan eta administrazio eta alderdi politikoek ezin dutela ahaztu herritarrek jokatzen dugu oinarrizko papera.

Honengatik alderdi politiko guztiei, gobernuan egon edo ez, beraien babesa eskatzen diegu, zatiketarik sortu gabe, indarrak batuz, elkarlan eginez eta batez ere mugimenduak edota beraien lana bereganatu gabe, borroka honek bizitzari, gure seme alabei eta azken finean denoi eragiten digulako.
Ez da gure borroka, guztion borroka da, gure biziraupena kinka larrian dago gure anbizio ekonomikoa dela eta. Gazteak dira aurreranza pauso bat eman dutenak instituzio guztiei aurrea hartuz.

Prentsa agerraldia hau instituzioenganako laguntzarako aldarri bat da, ez ditugu portadak nahi, ekintza errealak baizik.

Lehendakariaren deklarazioak ez gaitu geldituko, horregatik administrazio ezberdinetan mozioak aurkezten jarraituko dugu (Udaletxeetan, Batzar nagusietan…). Jada Bizkaiako Batzar Nagusietan, Bilboko Udaetxean, Sopela, Berango, Elorrio, Barakaldo, Zaldibar, Berriz, Durango eta Abadiñoko Udaletxeetan mozioak aurkeztu ditugu hauek onartuak izateko helburuarekin, eta denak batera mundu jasangarriago baten alde lanean hasi gaitezen.

Klima Larrialdiaren aldeko Aliantza / Alianza por la Emergencia Climática:

  1. 15M León

  2. 2020 Rebelión por el Clima

  3. 350 Barcelona

  4. Acción Clima (Pamplona-Iruñea)

  5. ACDESA-PV

  6. ADEGA ( Asociación para a Defensa Ecolóxica de Galiza)

  7. Amigos de la Tierra

  8. Animavida, asociación protectora de animales y medio ambiente

  9. As.Vecinos Barrio Orriols-Rascanya

  10. Asociación Cultural Vacaciones en Siberia

  11. Asociación de Moda Sostenible de España

  12. Asociación Despierta

  13. Asociación Ecología y Educación para un Ciudad Sostenible – Transitando

  14. Asociación Economías BioRegionales

  15. Asociación Enteroambiente

  16. Asociación Kunterbunt kluges Design

  17. Asociación protectora de animales Sacrificio Cero León

  18. Asociación Valenciana de Ingeniería Sin Fronteras

  19. Assamblea de dones d’Alaquàs

  20. Associació Godella Natura

  21. B2Fabric

  22. Batïq, cooperativa de arquitectura, urbanismo y diseño

  23. Biziz Bizi Asociación de Ciclistas Urban@s de Bilbao

  24. Butroi Bizirik

  25. Cádiz por el Clima

  26. CGT

  27. CGT-MCLMEX

  28. Climate Reality Project

  29. Comisión 0’7% PIB de Daimiel

  30. Confederación de Consumidores y Usuarios (CECU)

  31. Confederación Intersindical

  32. Contra el Diluvio

  33. Cooperativa Lluriga

  34. Democràcia en Verd

  35. Ecologistas en Acción

  36. Ecologistas en Acción La Rioja

  37. Ecooo

  38. Ecopolítica

  39. Educación Ambiental – EA26

  40. Eguzki

  41. Ekologistak Martxan

  42. EkoOn

  43. Entrepueblos

  44. Euskal Gune Ekosozialista

  45. Extinction Rebellion Spain

  46. Fashion Revolution España

  47. Federación Regional de Asociaciones Vecinales de Madrid /FRAVM)

  48. Federación STECYL-i

  49. Fent Camí

  50. Foro Transiciones

  51. Fridays for Future

  52. Fundación Hugo Zárate para el desarrollo del Movimiento Ciudadano

  53. Fundación Lurgaia Fundazioa

  54. Fundación Vida Sostenible

  55. FUNDEM-FUNDACIÓN ENRIQUE MONTOLIU

  56. Greenpeace

  57. Gueñes BIZIA plataforma

  58. Gure energia

  59. IES Las Américas (Parla)

  60. InspirAction

  61. Interkonexio Elektrikorik Ez

  62. Intersindical Región Murciana

  63. Intersindical Valenciana

  64. La Ecoaldea UCM

  65. La Textilería (colectivo de moda sostenible)

  66. La Transicionera (Sevilla)

  67. Los Verdes

  68. Madres por el clima

  69. Meatzaldea Bizirik

  70. Movimiento de Mujeres Democráticas de Buñol.

  71. Mujeres con Energía

  72. Mundubat

  73. Nasti de Plastic Bizkaia

  74. Observatorio de Ecología Política de ATTAC

  75. Observatorio de la Sostenibilidad

  76. ONGAWA

  77. Ongi etorri errefuxiatuak

  78. Organización de Mujeres CI

  79. Permacultura Huerta-Jardín del Boticario

  80. Plataforma por un Nuevo Modelo Energético

  81. Plataforma Salvemos los Árboles de Bailén y el Parque Central

  82. Plataforma Tanquem Cofrents

  83. Red de Mujeres por una Transición Energética Ecofeminista

  84. Red Ecofeminista

  85. Red Ibérica de Ecoaldeas

  86. Revo Prosperidad Sostenible

  87. S.C.A. Molino de Guadalmesí

  88. Sagarrak

  89. Semilla Monte Alegre

  90. SEO BirdLife

  91. SICOM – Solidaritat i Comunicació.

  92. SLOW FASHION NEXT

  93. Som Sindicalistes Balears

  94. Stei Intersindical

  95. Sustenta

  96. Teachers for Future Spain /Profes por el Futuro

  97. TRADENER

  98. Unión Sindical Obrera (USO)

  99. València Saludable

  100. WWF

  101. Xenergia. Mujeres con Energía

  102. Xúquer Viu

  • Twitter
  • Facebook