Hegoaldeko saihesbide metropoliaren handitzea geldiaraztea eskatzen dugu

2018ko azaroan, “SUPERSUR HANDITZEARI EZ” plataformak errekurtso bat aurkeztu zuen, zeinaren bidez azaltzen baitzen Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbideko 9. tartearen (Peñascal-Beteluri) trazaduraren ingurumen eraginaren adierazpena 2017ko irailaren 19an iraungi zela eta ingurumen eraginaren adierazpena luzatzeko eskatu ez zenez, Bizkaiko Foru Aldundiak proiektua geldiarazi eta ingurumen eraginaren adierazpen berria egin beharko luke.

Urtebete igaro da, eta geldiarazte-errekurtsoaren ebazpen osoak denbora asko behar izan dezake behin betiko ebazteko, Kontuan hartu behar dugu lehen eta, hala badagokio, bigarren instantziako epaiari apelazioak egon daitezkela.

Obrak hasi dira eta amaitu daitezke errekurtsoa ebatzi baino lehen, eta horrek atzera bueltarik ez izatea eragingo luke lurzoruen okupazioan eta erabileren aldaketan, bai eta kalte iraunkorrak ere balio natural handiko eremuetan, batez ere Seberetxe auzoaren inguruan eta Bolintxun. Era berean, inpaktua larria eta itzulezina izango litzateke Europar Batasunaren intereseko floran eta espezie babestuen eta mehatxatuen katalogoetan sartutako fauna-espezieetan.

Epaitze judizialak arrazoia ematen badigu , errekurtsoa ebazten den aldian Bolintxu inguruan atzeraezinezko eraginik izan ez dadin, Metropoliaren Hegoaldeko saihesbidea zabaltzeko lanak kautelaz geldiaraztea eskatzen diogu Bizkaiko Foru Aldundiari. Obrak geldiarazten ez badira, obra bat egingo litzateke, zeinaren proiektua auzitegietan larriki zalantzan jarri baita

Dagoeneko kasuak izan dira, horien artean Cabo de Gato Parke Naturaleko Algarrobico hotelaren kasu oso ezaguna. Hotel hori 2003an hasi zen eraikitzen, eta 2016an salaketa eta epaiketa asko egin ondoren, hura eraisteko agindua eman zen.

Era berean, oraintsuago, Valdecañasko konplexuaren kasua: 180 hiribildu eta golf-zelaia ditu, Valdecañasko urtegian 135 hektareako uharte batean eraikia, eremu babestu batean. Konstituzionalak turismo gune hori eraisteko agindu du.

Kasu horiek argudio gehiago ematen dizkigute Metropoliko Hegoaldeko Saihesbidea handitzeko lanak kautelaz geldiaraztea eskatzeko.

Kontaktuak: Juan Pallares (656795105), Ekoetxea 944790119/620099300

BOLINTXU BIZIRIK / SUPERSUR HANDITZEARI EZ PLATAFORMA

1.Eranskina: gaur arte izandako inpaktuak:

Lurzoruaren okupazioa

Tunelarenen azpitik igarotzen ez den proiektuaren azalera 17,5 eta horietatik 15,8 ha galduko ditu lurzoru naturalak.

Landarediari eragitea

Seberetxe eta Venta Alta auzoen artean gaur egun kaltetuta dagoen eremuan ia landaretza guztia kendu da, 14 ha inguru. Azalera horretako lau hektarea landaredi autoktonoko unitateak ziren, eta unitate garrantzitsuenak harizti mistoak eta ibaiertzeko landaredia ziren.

Inpaktu larrienetako bat Astoi amildegiaren (Seberetxe) desagerpena da. Horren ondorioz, errekari lotuta zegoen haltzadi kantauriarra galdu da, eta Batasuneko intereseko habitat gisa hartzen zuen. (910). Sakan hori erabat aldatzen ari da, eta 2m.x 2m-ko kaxoi baten bidez egokituko zaio.

Halaber, 4,6 ha belardi eta labore kendu dira.

Erliebea aldatzea

Proiektatutako lur-erauzketa gehienak Seberetxe inguruan eraikitzen ari dira une honetan. Lur-erauzketek 70 m eta 530 m arteko luzera dute, eta, batez beste, 250 m luze dira; altuera, berriz, 4 m eta 28 m artekoa da, eta, batez beste, 14 metro ditu.

Seberetxe inguruan egiten ari diren lur-erauzketa handien ondorioz, eremu horren morfologia larriki aldatzen ari da, eta aldaketa hori larriagoa izango da tamaina handiko hormak eraikiz gero.

II eranskina: komunikabideetan agertutako informazioak (deia)

Azpiegituretako diputatuaren adierazpenetan, Imanol Pedrales jaunak adierazi zuen “obra-lekuan” prestatutako beste puntu berde bat lanetan sortutako uren araztegia zela.

Bolintxu errekara egiten diren isurketen eragina minimizatzeko ur-araztegi bat erabiltzeak zentzua izango luke lehendik dauden ur-bide guztiak eta obrak sortzen dituenak bideratu ahal izango balira.

Horri dagokionez, bada datu garrantzitsu bat: tunela irekitzean lehergailuen erabilera masiboak egunean sei leherketa izan zituen, 1.400kg dinamitarekin, urtebetez. Begi-bistakoa da detektatu gabeko akuiferoak eta leherketek aldatuko dituztenak ezin direla aldez aurretik bideratu.

Bigarrenik, zonaren euri-jasa handia dela-eta, zaila da araztegira bideratzea ibaiaren ibilgura iritsi arte ibarrean behera joaten den ur-kantitatea. Zailtasun hori areagotu egiten da, obrak hiru urte irauten baitu. Euri-jasa handiak izan diren azken egun hauetan, ikus daiteke ura lohia arrastaka dabilela bideetan, inolako kanalizaziorik gabe.

Hirugarrenik, tunelak ireki ahala sendotzean, ura, zementua eta produktu kimikoen nahasketa bat injektatzen da, lurrera iragazi eta ubidera irits daitezkeenak. Lehenago ere gertatu izan da, adibidez, Autzaganeko tunelaren obran edo AHTaren Gipuzkoako zatian, eurite kontrolaezinen ondorioz hainbat isuri gertatu baitziren.

Hiru faktore horiek batu daitezke, eta Bolintxu ibaira isurtzeko arriskua handitu.

  • Twitter
  • Facebook