“8Man Kontsumoari Planto” Basauriko Balore faktoria egitaraua.

Otsailean zehar, Sagarrak-Ekologistak Martxan elkartekoek hainbat jarduera aurkeztuko dizkizuegu Factoría de Valores programaren bidez. Programa hori prestakuntza-proposamen eraldatzaile gisa lantzen ari da Setem Hego Haizea, eta oraingo honetan Basaurin egingo dugu.
Prestakuntza-proposamen hau banaka eta taldeka hazteko eta jarduteko, konpromisoa hartzeko eta aldaketa eragiteko gonbita egiten digun prozesu gisa planteatzen dugu. Beraz, eraldaketa globala sustatzen dugu inplikazio pertsonalaren bidez.
Basauriko Balioen Faktoria honi ateak irekitzen dizkiogu, bidegabekeriaren eta krisiaren errealitate globalarekiko kontzientzia kritikoa ekarriko duten balioak eraikitzeko lehengaia gara pertsonak. Hainbat arlotan egingo dugu: arroparen kontsumoa eta ekoizpena, teknologia, kultura, elikadura, erotika eta plazerrak, osasuna, genero-desberdintasunak …

8Man kontsumoari planto!

 

  • Twitter
  • Facebook