Lurraren Eguna: klimaren aldeko ekintza abian da

  • COVID-19 gaixotasunaren krisiak erangidako osasun larrialdiaren bete-betean ospazten da bihar Lurraren Eguna
    • Krisi horrek agerian uzten du ahaleginak, elkartasunez, batu behar direla gaixotasunari eta haren ondorio sanitario eta sozialei aurre egiteko, kolektibo ahulenek gehiago pairatzen baitituzte.

    • Koronabirusaren krisiaren ondoren normaltasun berri batera itzultzeko, Fridays for Future, Alianza por el Clima eta 2020 Rebelión por el Clima elkarteek hainbat ekimen birtual abiaraziko dituzte, klima-justizia lortzeko ezinbestekoak diren neurriei laguntzeko.

Lurraren Egunean, beharrezkoa da larrialdi ekologikoaren inguruan hausnartzea. Krisi klimatikoari aurre egin behar zaio, eta horretarako, zientziaren jarraibideak eta kolektibo zaurigarrien babesa erdigunean jarri behar dira. Hori dela eta, Fridays for Futurek, Alianza por el Clima eta 2020 Rebelión por el Clima plataforma osatzen duten erakundeekin batera, hainbat mobilizazio birtual abian jarriko dituzte apirilaren 22an eta 24an. Krisi honek gaur egungo gizarte eta ingurumen degradazioa sortzen duen ekoizpen- eta kontsumo-eredua luzatzeko ahaleginik ez egiteko beharra helarazi ez ezik, baita bideragarria izan daiteken edozein irtenbidea klima-sistemaren erabateko eraldaketa, justiziaren irizpideei jarraituz, ekarri behar duela ere ohartaraztea dute helburu. Irtenbide hori pertsonengan, haien aukeretan eta beharretan oinarritu behar da, baita baliabide naturalen babesean ere. Esaldi batean laburbil daiteken ideia: “Geldialditik atera gaitezen, eta klima eta gizartearentzat bidezkoa den modu batean alda dezagun jarduera”.

Dagoeneko ez dago ia ekiteko astirik. Nazio Batuen Ingurumen Programak dioen bezala: “Ekintza atzeratzeak saihestezina dena baino ez du atzeratzen. Beharrezko neurriak geroratzeak itsasaldeko defentsak eraikitzea, elikagaien segurtasuna babestea eta azpiegitura egokitzearen kostua gehituko du”. “Gobernuek ezin dute gehiago itxaron”, azpimarratzen du programak. “Pertsonek eta familiek ezin dute luze itxaron. Ekonomiek deskarbonizazioari ekin behar diote orain”.

Zientziak argi esaten du. Klima Aldaketari buruzko Gobernu Arteko Adituen Taldeak (IPCC) honako hau adierazi zuen 2018an: “Berotze globala 1,5°C-ra mugatzeko […], energia-, lurre-, hiri- eta azpiegitura- (garraioa eta eraikinak barne) eta industria-sistemeek trantsizio azkarrak eta irismen handikoak beharko lukete”. Eraldaketa horrek premiazko ingurumen- eta gizarte-neurriak martxan jartzea ekarri behar du. Horietako asko agertzen dira apirilaren 15ean argitaratutako agirian, zein astebete baino gutxiagoan 220 kolektiboren baino gehiagoren babesa jaso zuen.

Ekologistak Martxan taldearen arabera: “Justizia klimatikoaren beharra argi ikusten da. 2030erako emisioak murrizteko helburuak erabat beteko direla onartuta ere, 2030ean munduko biztanleriak espainiar baten emisio berberak sortuko balitu, emisio globalak ia 40Gt CO2 baliokidera iritsiko lirateke, eta hori, tenperatura globalaren igoera 1,5ºCra mugatu nahi badugu, IPCCk adierazten duen 25Gt-tik oso urrun dago. Hau dena, jakina, gehieneko muga gisa. Hori guztia, jakina, jaulkipen handiagoak gure gain hartzeko dugun erantzukizuna kontuan hartu gabe “.

“Horrek aurrekaririk gabeko aldaketak eskatzen ditu, eta berehala egin behar zaie aurre. Krisi klimatiko handi batean gaudela onartzeak beharrezko murrizketak ez atzeratzea dakar”, azpimarrazten du erakunde ekologistak.

Lurraren Egun honetan ezinbestekoa da, beraz, larrialdi klimatikoa aitortzea. Luzapenen sasoia igaro da jada. Ekiteko denbora berehalakoa da.

Zer?

Klimaren aldeko ekintza globalak

Noiz?

Apirilaren 22an, asteazkenean, ekintza bat abiaraziko da sare sozialetan. #LurraldeaOsasungarribatenAlde etiketaren pean, krisi klimatiko eta sozialaren erantzunkizuna duten enpresak aipatu dira; izan ere, haien jarduerek erregai fosilekiko mendekotasuna areagotzeaz gain, askotan ehunka pertsona baztertzea eragiten dute, pobrezia energetikoarekin gertatzen den bezala.

Apirilaren 24an, ostiralean, goizean zehar, bideo-kanpaina bat zabalduko da, COVID-19aren krisiaren ostean normaltasun berri batera itzultzeko klima-justizia bultzatzeko neurri saihestezinen alde.

Apirilaren 24an, gauean, 22:00etatik aurrera, sare sozialen bidez argitaratu eta zabalduko den itzal manifestazio bat egingo da herrialdeko etxe askotan.

Nor?

Fridays for Future–Juventud por el Clima

Alianza por el Clima

2020 Rebelión por el Clima

Fridays for Future – Juventud por el Clima

Gazte ekologisten mugimendua. Europan sortu zen eta klase politikoari berotze globala arintzeko premiazko neurriak hartzeko eskatzeko borondatearekin heldu zen gure herrira 2019ko otsailean. Krisi klimatikoari aurre egingo dion trantsizioa lortzeko antolatzen gara.

juventudxclima.es | ig: @juventudxclima

2020 Rebelión por el Clima

Justizia klimatikoa eskatzen duten 30 erakundek baino gehiagok osatzen dute Europako kanpaina hau. Borroka ezberdinen arteko zubiak eraikitzea eta talde eta mugimenduei euren ekintzak modu estrategiko eta koordinatuan areagotzen laguntzea du helburu.

2020rebelionporelclima.net | by2020weriseup.net

Alianza por el Clima

2015eko hasieran sortu zen, Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Konbentzioko Aldeen Konferentziaren (COP21ren) aurreko eztabaida eta ekimenak eman zirenean. Konferentzia horrek Parisko Akordioa ekarri zuen. Mugimendu ekologista, sindikala, nekazaritza, garapenerako lankidetza, zientzia eta ikerketa, baita kontsumitzaileak ere ordezkatzen dituzten 400 erakunde baino gehiagok osatzen dute. alianza-clima.blogspot.com

  • Twitter
  • Facebook