Etxeko hondakinak tratatzeko Europako araudia gehien urratzen duten herrialdeen artean, Euskal Herria

  • Ekologistak Martxan taldeak etxeko hondakinen kudeaketa txarragatik aurkeztutako salaketa baten aurrean, Espainiako Estauak, adierazgarri batzuen arabera, ez duela betetzen Europako araudiak hondakinak zabortegian utzi aurretik tratatzeko eskatzen duen betebeharra onartu du Europako Batzordeak.
  • Ofiziozko ikerketa-prozedura bat badagoela onartzen du Europako Batzordeak; bertan Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren 2004ko Malagrotta epaia betetzen dela bermatzeko beharrezkoak diren neurriak lehenbailehen hartzera gonbidatzen zaio Espainiako Estauari.
  • Hondakin guztiek tratamendu egokia izan behar dute, hau da, birziklagarriak
    ez diren hondakinak soilik utzi beharko lirateke zabortegian, inola ere ez
    hondakin biodegradagarriak edo aldez aurretik egonkortu gabeak.

Gertaerak gero eta nabariagoak dira, baita ezkutatzeko zailagoak ere. 2017an, datu ofizialak dauden azken urtean, Trantsizio Ekologikorako Ministerioaren arabera, aurrez inolako tratamendurik egin gabeko 3,7 milioi tona etxeko hondakin bota ziren zabortegietan. Guztizkotik, %16,8ak hondakinen isurketari buruzko 1999/31/EE Zuzentaraua urratu zuten.

Azken urteetako hondakinen kudeaketa planak kontuan hartuta, Euskal Herria arautegia gehien urratzen duten herrialdeen artean agertzen da; izan ere, hondakinen %32 zuzenean botatzen du Nafarroak, eta %18 Euskadik. Zerrenda horretan Asturias agertzen da lehenengo tokian %73 datuarekin. Horri Aragon eta Madrilgo Erkidegoa jarraitzen diote, biak %40 zifrarekin. Guztiek Estatuko batazbestekoa gainditzen dute.

Bestalde, 2001eko abenduan atzerapenarekin Espainiako legeriara transkribatu zen 1999ko apirilaren 26ko 1999/31/EEE Zuzentarauak ezartzen du hondakin bakar bat ere ezin dela zabortegi batean utzi aldez aurreko tratamendurik jaso gabe, hau da, sailkapena, triajea edo balorizazioa (konpostajea, biodigestioa, birziklapena edo energia berreskuratzeko errausketa).

Hainbat lurraldeetan gertatzen ari dena dela eta, 2020ko martxoaren amaieran salaketa bat aurkeztu zuen Ekologistak Martxan taldeak Europako Batzordean. Bere ustez, 2014an Europako Auzitegiak Italiaren aurka Malagrottaren kasuagatik ezarritako zigorraren antzeko gertaerak dira. Harrigarria bada ere, Batzordeak azkar erantzun zion Ekologistak Martxan taldeari. Adierazgarriak daudela onartu zituen eta, horren ondorioz, EU-PILOT 2018/9328 erreferentziaren pean ofiziozko ikerketa bat irekita dagoela esan zuen. Horregatik, gure salaketa artxibatu egin du.

Batzordeak ofiziozko ikerketa bati eman dio hasiera (erref. EU-PILOT 2018/9328). Bertan, lurralde osoan eta zabortegi guztietan Malagrotta epaia betetzen dela bermatzeko beharrezkoak diren neurriak lehenbailehen har ditzan eskatzen dio Espainiako Estatuari. Neurri horiek hondakin arriskutsuak eta, teknikoki posible denean, hondakin geldoak ere, zabortegietan utzi aurretik tratatzeari ekin behar dizkiote”.

Batzordearen erantzunean honako hau onartzen da: Espainiako Estatuaren kasuan, Batzordeko zerbitzuek ondorioztatu zuten 1999/31/EE Zuzentarauan ezarritako baldintza (hondakinak zabortegira eraman aurretik tratatzea) urratzen ari zelaren adierazgarriak zeudela. Batzordearen zerbitzuek uste zuten, halaber, arrazoiak bazirela pentsatzeko, Espainiako Estatuak ez duela, dauden teknika onenak kontuan hartuta, neurri egokirik hartu hondakinak tratatzeko instalazio-sare integratu eta egoki bat dagoela bermatzeko”.

2018an hasitako ofiziozko ikerketa hau laster amaitzea espero du Ekologistak Martxan taldeak; hortaz, legez kanpoko praktika horiei amaiera emateko balio izatea. Sortutako hondakin guztiek tratamendu egokia jaso behar dute, eta birziklagarriak ez diren hondakinak soilik utzi beharko lirateke zabortegian, inola ere ez hondakin biodegradagarriak edo aldez aurretik egonkortu gabeak.

2014an, Europako Justizia Auzitegiak Italiako Errepublika kondenatu zuen Malagrotta kasuan, aurretik inolako tratamendurik jaso gabe, gutxienez zaborra zatiki desberdinetan sailkatu eta zatiki organikoa egonkortu gabe, Erroma eta Latina (Lazio eskualdeko hiriburua) probintzietako hiri-hondakinak zabortegietan botatzeagatik. Lazioko eskualdean teknologia onenekin hondakinak tratatzeko instalazio sare integraturik ez egoteagatik ere jaso zuen zigorra. Zabortegi horietako bat, 240 hektareakoarekin Europako zabortegirik handiena, izan ere, Erroma hiriko eta bertako probintziako hondakinak biltzen dituena, Malagrottan zegoen. Horregatik du epai horrek izen hori.

 

  • Twitter
  • Facebook