Apirilak 28 – Lan Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Eguna

Egun hauetan horri buruz hitz egingo digute. Agintariek ere horren garrantziari buruzko aipamenak egingo dituzte, baina, bitartean, denbora baliotsua galtzen ari dira lehen lerroan dauden pertsonentzako neurri egokiak aplikatzeko: osasuna, etxeko zaintzak, garbiketa, polizia, elikadura…, batez ere, norbera babesteko ekipamendurik (EPI) ez izatea pairatu ondoren.Eta kontuan hartu gabe jarraitzen dute.

Udala da gure erakunderik hurbilena; horregatik eskatzen diegu: Lehenik eta behin, alkateei, udalbatzari eta alderdi politikoen ordezkariei:

•Hitzetatik ekintzetara pasa daitezela

•Proposamenak kudeaketaren azalpenak gerorako utz ditzatela, krisiaren ondorioak leuntzen hasteko.

•Pandemia kontrolatzeko neurriak orain betearazi ditzatela.

•Gure herrian eta gure herriarentzat ezinbesteko lanak egiten ari diren udal- langileak, baita gainerakoak ere, kontuan har ditzatela.

Bigarrenik, langileen batzordeei:

•Aldarrikapen hau bere egin dezatela.

Pandemia gelditzea: segurtasunak eta osasunak lanean bizitzak salbatzen dituzte.

Pandemia kontrolatzeko eta haren ondorioak txikiagotzeko biderik onena egoeraren diagnostiko ona egitea da. Pertsonak babesteko, onena test masiboak egitea da, arrisku handieneko sektoreetatik hasita. Orain badago horretarako aukera. UPV/EHUrekin akordio bat egin dezazuela eskatzen dizuegu, eta berehala, udal-langileei eta gure udalerrietarako ezinbestekoak diren zereginak betetzen ari diren gainerako langileei testak egin dizkiezazuela. Erakundearen lana da herritarren eta langileen osasuna eta ongizatea zaintzea eta babestea.

  • Twitter
  • Facebook