Batzordeak Zaldibarko zabortegiko luizia eta haren administrazio-kontrola iker ditzan, eskaera bat aurkeztu dute Europako Parlamentuan

Eskaria Ekologistak Martxan taldeak, San Lorentzoko Auzo Elkarteak (Ermua) eta Zaldibar Argitu plataformak bultzatu dute

Datorren astean 5 hilabete beteko dira Zaldibarko zabortegia erori zenetik. Horren ondorioz, bi langile desagertu ziren eta euren gorpuak ez dira oraindik aurkitu. Horregatik, Ekologistak Martxan elkarteak, Ermuko San Lorentzo Auzo Elkarteak eta Zaldibar Argituk euren ahotsa eta salaketa Europako Parlamentura eramatea erabaki dute.

Horretarako, eskari bat aurkeztu diote Parlamentuko Eskaera Batzordeari, horrek Europako Batzordeari gertakariak ikertzeko eska diezaion (bereziki, zabortegiko kudeaketaren eta funtzionamenduaren aldez aurreko kontrola) jakiteko Europako zuzentarauen urraketarik egon ote den jakiteko; zabortegi, hondakinen kudeaketa, uren babesa, kutsaduraren kontrola edota ingurumen-kaltearen arloetan, besteak beste.

Horrez gain, Europak beharrezko neurriak har ditzan eskatzen dute, Espainiako Estatuko ez-betetzeak zuzentzera behartzeko, baita ingurumen eta osasun publikoa babesteko Europako araudia betetzen dela bermatzeko.

Izan eren, dagoeneko Europako Batzordea “Zaldibarko zabortegian gertatutako istripu hilgarriagatikkezkatuta zegoen. Horrek erakusten du zabortegiko funtzionamenduak agintari eskudunek edota organo jurisdikzionalek detektatu, zaindu eta, azken batean, zigortu izan beharko zituzketeen akats handiak zituela. Halaber, honako hau ere adierazi zuen: “Zabortegiko ustezko ez-betetze egoera egiaztatzearen eta kalteen konponketa egokia bermatzearen erantzule nagusiak administrazio-agintariak edota estatuetako edo eskualdeetako organo jurisdikzionalak badira ere, kasuaren larritasuna ikusita, Batzordeak aztertu egingo du, eta, horri dagokionez, Espainiako agintariekin harremanetan jarriko da”.

Dagoeneko (antza denez) abian jarrita dagoen ikerketa hau aurrera joatea nahi dute elkarte eskatzaileek, hau da, gaiaren larritasunaren eta sortutako gizarte-alarmaren ondoriozko paper errea ez izatea, ezta Europako gobernuen eta agintarien arteko komunikazio-truke huts bat ere. Horrek gertakariak ezagutu, erantzukizunak argitu eta giza eta ingurumen-hondamendi berriak saihesten laguntzeko helburua izatea da euren asmoa.

Halaber, hondakinen politikak eta, bereziki, zabortegien kudeaketa birplanteatzeko balio izatea espero dute hiru sinatzaileek; izan ere, horiek ezin dute negozio ekonomiko pribatu izaten jarraitu, ahalik eta onura ekonomiko handiena bilatzeak gidatuta, baizik eta gardentasunez eta kontrol- eta segurtasun-bermeekin kudeatutako zerbitzu publiko bat.

Europako Parlamentuan eskaera hau izapidetzean eta garatzean laguntzeko eskatzen diete publikoki euskal europarlamentariei, horren alde eginez eta euskal gizarteari haren bilakaeraren eta emaitzen berri emanez.

Azkenik, Ekologistak Martxan taldeak eta San Lorentzoko Auzo (Ermua) Elkarteak Zaldibar Argitu plataformak deitutako manifestazioari laguntza ematen diote eta bertan parte hartzeko gonbita ere egin dute. Manifestazioa uztailaren 4an, larunbatean, 17:00etan, Eibarko Untzaga Plazan hasiko da. “Erantzukizun guztiak argitu daitezen eskatu dugu, baita ia 5 hilabete igaro direla Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze izan gabe gogoraraziko dugu”.

  • Twitter
  • Facebook