Bolintxu suntsitzen ari dira


Bizkaiko Foru Aldundiak, Imanol Pradales diputatuaren bidez, hedabideei helarazi zien hurrengo adierazpenak: “egindako obrek ez dute inongo eraginik Bolintxuko haranean ezta haren ingurunean ere” (2020-X-14). Gezurra dela argi eta garbi adierazi nahi dugu.

Baso autoktonoak desagertzea edota Arnotegiko hegaletan lur-erauzketak hurrengo irudietan ikus daitezke.

  • 1. eta 2. argazkiak: paisaiari eta Seberetxe auzoari erasoa, Seberetxe-Venta Alta eremuan baso autoktonoaren masaren desagertzea (haritzak, haltzak, lizarrak).
  • 3., 4. eta 5. argazkiak: kalteak Bolintxu hanarean. Lur-erauzketak Arnotegi mendiaren hegalean. Ikusizko- eta paisaia-inpaktua.

Horregatik guztiagatik, obraren eraginak ez datozela bat Bizkaiko Foru Aldundiak
egindako adierazpenekin salatzen dugu. Horretaz gain, aurkeztutako errekurtsoaren ebazpenaren zain gaude oraindik, obrek Ingurumenaren gaineko Eraginaren Azterlana iraungita baitzuten.

Bolintxu haranaren aldeko plataforma
Supersur Ez

  • Twitter
  • Facebook