Ibilbide ekologikoa Bolintxu ingurunean

Bilboko Udalaren laguntzarekin, azaroaren 14an  Ekologistak Martxan taldeak burututako ibilbide ekologikoak izugarrizko arrakasta izan zuen. Talde biak bete egin ziren eta, zorionez, eguraldia bikaina egin zuen.

Zabalburu plazan hasita, Bolintxura abiatu ziren taldeak, ondoren Buiatik bueltatzeko. Ekimenak ibarraren balio naturalak ez ezik, Supersur handitzearen ibilbidea eta autobide horrek sortutako eraginak ezagutzea zuen helburu.

  • Twitter
  • Facebook