Uxaldi arriskutsuak Pagasarrin

Pagasarri mendiguneko Bolintxu haranan basurdeak ehizatzeko uxaldi bat gin dutela salatzen du Ekologistak Martxanek

Tamalez, aurreko igandean, azaroaren 29an, Pagasarrira, Arnotegi eta Bolintxu aldera, hain zuzen ere, igo zuten milaka pertsonek basurdeak ehizatzeko uxaldi batekin topo egin zuten: tiroak, zarata, bide batzuetan eskopetak zeramatzaten ehiztariak…

Asteburu batean, Bolintxu-Pagasarri bezalako gune jendetsuan, ehiza-uxaldi bat egitea ausarkeria da beti, baina aurten are gehiago, Covid-19aren ondorioz ezarritako murrizketak eta itxierak direla-eta mendizale ugari joaten direlako.

Uxaldiak arriskuan jarri ahal izan ditu Bolintxu-Arnotegiko bideetatik ibiltzen ari ziren pertsonak. Gainera, horietako askok, bere familiarekin zebiltzan mendizaleek, uxaldia iragartzen zuten kartelak ikustean edota Arnotegi inguratzen dituzten mendi-bideetan arma eskuan zeramatzaten ehiztariak aurkitzean ezin izan zituzten aurreikusitako ibilbideak burutu.
Horrez gain, ehizaldian hainbat lege eta araudi urratu zirela salatzen du Ekologistak Martxanek:

  • Lehenik eta behin, udal-eremuan ehiza-jarduera oro debekatzen duen Bilboko Udaleko Berdeguneei buruzko Ordenantza ez zen bete.
  • Pagasarri Mendiko Plan Berezia ere hautsi zen, horrek eremu horretan ehiza debekatu ez ezik, motordun ibilgailuen zirkulazioa ere mugatzen du (uxaldian, mendi-bide batzuetatik lur orotako ibilgailuekin ibili ziren).
  • Horrez gain, ehizaren legea bera (2/2011 Legea, martxoaren 17koa, Ehizari buruzkoa) urratu zen. Horrek ibiltzeko modukoan dauden mendi-bideetan zein inguruetan zorrotik ateratako eskopetak eramatea, baita ehizatzea ere debekatzen du. Lege horrek berak dio, halaber, eremu batean jendetza badago, ezin izango dela ehizan egin jendetza hori dagoen bitartean.

Horregatik guztiagatik, Ekologistak Martxanek Bizkaiko Foru Aldundiari eskatzen dio:

  • Covid-19aren pandemiak irauten duen bitartean behintzat, asteburuetan eta jaiegunetan Bizkaiko mendietan edozein ehiza-jarduera debekatzea, ehiztari ez diren pertsonek (hots, herritar gehienek) naturagune horiez askatasunez gozatu ahal izan dezaten, ehizaldiren batekin topo egiteko beldurrik gabe.
  • Aipatutako uxaldian gertatutakoa iker dezala eta uxaldian parte hartu zutenei dagozkien zehapenak ezar diezazkiela.
  • Erakunde horrek jarduera horien kontrola ditzala ezarritako araudiak haustu ez daitezen

Azkenik, Bilboko Udalari eskatzen zaio, halaber, beharrezkoak diren baliabideak jar ditzala araudiak bete daitezen, baita antzeko egoerak berriro ere eman ez daitezela, berari dagokio-eta Bilboko jendartea mendiez askatasunez gozatu ahal izatea zaintzea.

  • Twitter
  • Facebook