Ingurumen-inpaktuaren adierazpenean ezarritakoa urratuz, enpresak ez direla parke eolikoek faunarengan duten eraginaren jarraipena egiten ari salatu du Ekologistak Martxanek

Eusko Jaurlaritzaren webgunean agertzen diren azken txostenak 2012koak dira, eta, IIAren arabera, urterokoak izan beharko lukete.

Eraginaren adierazpenean jarraipen hori eskatzen zaien arren, EAEko parke eolikoak ustiatzen dituzten enpresak ez direla instalazio horiek faunarengan duten eraginaren jarraipena egiten ari salatu du Ekologistak Martxanek. 2012. urtera arte, txostenak urterokoak ziren, eta Eusko Jaurlaritzaren webgunean kontsulta zitezkeen. Ordutik, berriz, ez dago txostenik.

2012tik orain arte parke eolikoetan hildako hegaztien kopuruari buruz Batzar Nagusietan Arabako Aldundiko Ingurumeneko diputatuari berriki egindako galdera baten ondorioz, haren erantzuna harrigarria zein gogorra izan zen: “Sail honetan ez dago horri buruzko txostenik“.

Ekologistak Martxanen ustez, zer nolako eragin duten bi parke eolikoek faunarengan ez jakitea Aldundiaren Ingurumen Sailaren arduragabekeri hutsa da; hortaz, geure buruari galdetzen diogu nola ebaluatu nahi den EAEn (guztiak Araban) proiektatutako lau parke eoliko berrien eragina.

Hurrengo taulan, EAEko parke eoliko guztietan 2012ra arte egindako txostenen datuak bildu ditugu. Bertan ikus daiteke errotek 63 espezietako 474 animaliari eragin dietela (4 saguzar eta 59 hegazti).

  • Twitter
  • Facebook