Lan eskaintza: Komunikazio Arduraduna

Ekologistak Martxan Euskal Herria erakundeak Komunikazio Arduradun gisa lan egiteko pertsona bat kontratatu behar du, behean azaldutako baldintzetan.

Izangaien betekizunak:

Titulazioa: Kazetaritzako, Publizitateko eta Harreman Publikoetako edo antzeko Gradua

–Esperientzia komunikabideetan eta/edo komunikazio-kabineteetan.

–Euskararen hizkuntza-maila ahoz eta idatziz: PL3/EGA

Beste alderdi hauek baloratuko dira:

–Gizarte-erakundeetan esperientzia izatea.

–Beste hizkuntza batzuk jakitea.

Lanpostuaren eginkizun nagusiak:

–Komunikazio-planaren garapena eta jarraipena.

–Ekologistak Martxan Euskal Herriko barne-komunikazioko protokoloak ezartzea eta koordinatzea.

–Sare sozialak aldizka eguneratzea: Facebook, Twitter, Youtube, Instagram, etab.

-Ecologistas en Acción komunikazio-taldearen bileretan parte hartzea.

–Ekologistak Martxanen gaurkotasun gaien jarraipena.

–Edukiak sortzea, informazioa zabaltzeko sistemak administratzea eta kudeatzea (bloga/webgunea). Jarduera interesgarriei lotutako eduki grafiko errazak (grabazioak, edizioak, etab.) hautatzea eta sortzea.

–Edukiak euskarara itzultzea (ezinbestekoa denean bakarrik). Hasiera batean, batzordeak/arloak izango dira testua bi hizkuntzetan erraztuko dutenak edo, beste kasu batzuetan, enpresetara itzultzeaz arduratuko direnak.

Aurkezpenak, prentsaurrekoak eta elkarrizketei buruz aholkuak ematea, prestatzea eta abiaraztea.

–Kanpaina eta/edo komunikazio-ekintza propioak eta Ecologistas en Accion Konfederazioarenak kudeatzea.

Lan-baldintzak:

–Urtebeteko kontratua, luzagarria.

–Hilabeteko probaldia.

–Ekologistak Martxanen baremoaren araberako soldata.

–6 orduko eguneko lanaldia.

-Lantoki nagusia: Ekoetxea (Pilota kalea 5, Alde Zaharra, 48005,  Bilbo)

Kurrikulumak jasotzeko epea 2021eko apirilaren 11n, igandea, 24:00etan bukatuko da. Bidali kurrikulumak bizkaia@ekologistakmartxan.org helbidera, mezuaren izenburuan ‘Komunikazio Arduraduna” erreferentzia adieraziz.

  • Twitter
  • Facebook