Bilboko Konpartsak-ek Bilboko Udalak ekitaldiak debekatzeko erabilitako “irizpide ezberdinak” salatu ditu

Bilboko Udalak abuztuaren 25etik 29ra antolatutako Bilboko Irria kultur jardunaldien egitarau gehiena debekatu diela eta, udal ordezkari politikoek erakutsitako “agintekeria eta irizpide ezberdinak” salatu dituzte Bilboko Konpartsek. Euren esanetan, antolatutako ekitaldiak “oso formatu txikikoak eta seguruak” ziren, eta apiriletik udal teknikarien oniritzia zuten.

Bilboko Areatzan eskainitako prentsaurreko batean, Uxue Elgorriaga konpartsakideak nabarmen duenez, Udalak ekitaldien antolatzailea nor den hartu du kontuan ekitaldiok debekatzeko, eta adibidea jarri du: “Miribillan eta San Mamesen milaka lagun sartzea edo Bilborocken kontzertuak baimendu dituzte, eta aldiz, aire librean egitekoa zen akustikoa debekatu dute“.

Konpartsen hitzetan, Bilboko Irria ez da “jai egitaraua, ezta ez-jai egitaraua ere, ekitaldi kulturalen egitaraua baizik”. Horren harira, azaldu du ekitaldi guztiek “segurtasun eta distantzia tarte guztiak errespetatzen” zituztela, “ekitaldi ez jendetsuak” ziren. “Oso formatu txikikoak eta seguruak ziren, horregatik zeuden egitarauean. Aurretik udal teknikariekin adostuta, zalantza niniñoena izan zezaketenak kendu egin genituelako”, argudiatu du.

BEHIN-BETIKO EGITARAUA

BIDEOA

 

  • Twitter
  • Facebook