Ekologistak Martxan eta Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak irailaren 16an argiaren tarifaren aurka manifestatzeko deia egin dute

Argiaren prezioa maximo historikoak markatzen ari da egunez egun. Enpresa elektriko handien botereak, Iberdrola kasu, eta Estatuko gobernuaren konplizitateak milioika pertsona pobrezia energetikora kondenatzen ditu. Horregatik, irailaren 16an, osteguna, arratsaldeko 19.00etan Iberdrola Dorrearen aurrean (Euskadi Plaza, Bilbo) antolatu dugun kontzentraziora dei egiten dugu.

Adierazi zure atxikimendua sare sozialetan, zabaldu kartela eta etorri!

 

 

18: 30ean zutabe bat abiatuko da Iberdrolaren Deustuko bulegotik (Luis Power, 22), eta Gora Deustuk -Deustuko Elkartasun Sarea,- sustatutako Euskadi Plazako kontzentrazioarekin bat egingo du.

  • Twitter
  • Facebook