Ekologistak Martxan taldeak eta Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak argiaren tarifaren aurkako deialdiak antolatu dituzte berriro urriaren 4an eta 7an

Azken egunetan argindarraren prezioak muga historikoak gainditu ditu, elektriken oligopolioek aberastasuna pilatzen jarraitzen dute denon kontura, eta bien artean gobernuak ez du neurri eraginkorrik hartzen hau ekiditeko.

Energia eskubide gisa bermatze aldera ezinbesteko ikusten dugu sistema elektrikoaren publifikazioaren bidean berehala urratsak ematen hastea, bizitza dago jokoan, eta horregatik datozen egunetan antolatu diren mobilizazioetarako zuen babesa eskatzera gatoz, bi modutan:

Alde batetik, manifestua.ri atxikimendua emanez, eta bestetik honako deialdi hauetan parte-hartuz:

  • Urriaren 4an, astelehena, 10:30ean: Prentsa aurrekoa eta elkarretaratzea
  • Urriaren 7an, osteguna, 19:00etan: Manifestazioa.

Bi hitzorduak Euskadi Plazan (Iberdrola Dorrearen parean) izango dira

Denon artean egin dezakegu!
  • Twitter
  • Facebook