Lan eskaintza: Ekologistak Martxanen Komunikazio Arduraduna

 
Ekologistak Martxan Euskal Herria
erakundeak Komunikazio Arduradun gisa
lan egiteko pertsona bat kontratatu behar
du, behean azaldutako baldintzetan.

Izangaien betekizunak:

– Titulazioa: Kazetaritzako, Publizitateko eta Harreman Publikoetako edo antzeko Gradua.

– Esperientzia komunikabideetan eta/edo komunikazio-kabineteetan.

– Euskararen hizkuntza-maila: ahoz eta idatziz.

Beste alderdi hauek baloratuko dira:

– Gizarte-erakundeetan esperientzia izatea.

– Beste hizkuntza batzuk jakitea.

Lanpostuaren eginkizun nagusiak:

– Komunikazio-planaren garapena eta jarraipena.

-Ekologistak Martxan Euskal Herriko barne-komunikazioko protokoloak ezartzea eta koordinatzea.

– Sare sozialak aldizka eguneratzea: Facebook, Twitter, Youtube, Instagram, etab.

– Ekologistak Martxanen gaurkotasun gaien jarraipena.

-Edukiak sortzea, informazioa zabaltzeko sistemak administratzea eta kudeatzea (bloga / webgunea). Jarduera interesgarriei lotutako eduki grafiko errazak (grabazioak, edizioak, etab.) hautatzea eta sortzea.

-Edukiak euskarara itzultzea (ezinbestekoa denean bakarrik). Hasiera batean, batzordeak / arloak izango dira testua bi hizkuntzetan erraztuko dutenak edo, beste kasu batzuetan, enpresetara itzultzeaz arduratuko direnak.

– Aholkularitza aurkezpenetarako, prentsaurrekoetarako, elkarrizketetarako…

-Kanpaina eta / edo komunikazio-ekintza propioak eta Ecologistas en Acción Konfederazioarenak kudeatzea.

Lan-baldintzak:

– Urtebeteko kontratua, luzagarria.

– Hilabeteko probaldia.

– Ekologistak Martxanen baremoaren araberako soldata.

– Lanaldi osoa.

– Lantoki nagusia: Ekoetxea (Pilota kalea 5, Alde Zaharra, 48005,  Bilbo)

Kurrikulumak jasotzeko epea 2021.eko abenduaren 17ean, ostirala, 24:00etan, bukatuko da.

Bidali kurrikulumak bizkaia@ekologistakmartxan.org helbidera, mezuaren izenburuan ‘Komunikazio Arduraduna” erreferentzia adieraziz.

Ekologistak Martxan
944790119 / 620 099 300
twitter.com/ekologistak
www.ekologistakmartxan.org
www.facebook.com/EkologistakMartxan

  • Twitter
  • Facebook