Ekologistak Martxanek Pagasarri guztion artean hobetzea proposatzen du

Bilboko biztanle askok uste dute zortea dela mendiz inguratuta egotea, eskaintzen diguten paisaiaz gain, denbora gutxian inguru natural batetik paseatzen ibiltzea errazten baitigute.

Mendi horien artean Pagasarri dago, Bilbo Metropolitarreko herritarrek gehien bisitatzen duten mendia eta, ziurrenik, gehien maite dutena.

Baina Bilboko hiri handiarekiko hurbiltasun beragatik, Pagasarriko mendigunea azpiegitura ugari igarotzeko erabiltzen da (errepideak, autobideak, linea elektrikoak, Artigasko zabortegia), bertako baliabideak erabilak izan dira (zortzi harrobi, horietako bat gaur egun ustiatzen ari dena) eta hondakinak eta zaborra botatzeko erabili da.

Horregatik guztiagatik, inpaktuak ezabatzeko, horien erabilera behar bezala kudeatzeko eta Pagasarriko ingurumena hobetzeko, hainbat taldek Pagasarri hobetzeko plan bat eskatu zioten Bilboko Udalari, eta Pagasarri mendiko Plan Berezia onartu zen 2008. urtean.

Urte hauetan hobekuntza-ekintzak egin dira, baina planean jasotako proposamen asko ez dira egin, eta, bestalde, ziur beste talde edo pertsona batzuek ideia gehiago izango dituztela Pagasarriren ingurunea hobetzeko.

Horregatik, Ekologistak Martxanek foiletoa bat egin du, euskaraz eta gaztelanizaz, Bilboko Udalaren laguntzarekin eta bertan, lehenik eta behin, erakundearen Pagasarri hobetzeko proposamenak jaso dira:

– Baso Plan bat egitea eta garatzea
– Basozaintza berreskuratzea
– Gaztelondoko aparkalekua (une honetan, Udala urratsak ematen ari da aparkalekua eraikitzeko)
– Pagasarriko Bide Zaharra deritzona zaharberritzea.
– Komunikazio-plan bat egitea
– Interpretazio Zentro bat abian jartzea

Foiletoa interesdunen eskura egongo da Ekologistak Martxanen egoitzan, Ekoetxean – Pilota Kalea 5 behea – 48005 Bilbo
Telef 944790119 -emaila: Bizkaia@ekologistakmartxan.org

Deskargatzeko aukera ere badago:

 

 

 

 

 

 

 

 

 

FOILETO_PAGASARRI cast.- eus. (formato pdf)

Bigarrenik, herritarrak Pagasarriren hobekuntzan parte hartzera animatu nahi zaituztegu, zuen proposamenak bilduz inkesta baten bidez; guztiak batu ostean, Bilboko Udalari helaraziko ditugu. Eskerrik asko aldez aurretik!

https://forms.gle/14bReGXhPSkeTas9A

  • Twitter
  • Facebook