Sagarrak – Ekologistak Martxanek ingurumen boluntarioen jardunaldi berri bat antolatu du Basaurin

Azken hiru urteetan, Sagarrak – Ekologistak Martxan eta Ingurumeneko Boluntarioen Sareak lankidetza-sare bat sortu dute, eta horren emaitza izan dira hainbat kanpaina, ingurumena hobetzeko eta baliabide naturalak kontserbatzeko herritarren parte-hartze aktiboa sustatzeko.

Aktiboenetako bat Ingurumen Boluntarioen Jardunaldia da, Iruaretxetako Haztegian (Basaurin) egiten dena, eta aurten, martxoaren 6an izango dena. Ekitaldia, 10:00etatik 13:00etara egingo da eta publiko osoarentzat irekita egongo da.

Jarduera adin guztietako jendearentzat da, baina adin txikikoak helduekin joango dira, eta beti haien ardurapean. Parte hartzeko behar diren tresnak eta materialak antolakundearen kontura izango dira. Botak eta mendiko arropa eramatea komeni da.

Jardunaldian parte hartzeko, 94 4263769 telefono-zenbakira deitu edoekologia@sagarrak.org helbidera idatzi behar da, martxoaren 4a (ostirala) baino lehen.

Lagundu iezaguzu gure basoak birsortzen!

Zuen zain gaude!!!

 

 

 

  • Twitter
  • Facebook