Ekologistak Martxanek Ibarrekolanda eta Deustuko parke eta plaza nagusietako balio naturalak ezagutzeko ibilaldi gidatua antolatu du

Ibilbidea Sarrikoko eta Bidarteko parkeetatik, Ibarrekolanda eta San Pedro plazetatik eta Bilboko auzo jendetsu horietan dauden interes naturaleko beste txoko batzuetatik igaroko da.
• Hainbat geldialdi egingo dira ehun urtetik gorako zuhaitz handiez eta landare usaintsuen lorategiez gozatzeko eta gure hiri-inguruneko biodibertsitatearen alderdi eta erronka asko ezagutzeko, auzoen historia aurkitzearekin batera.
• Ibilbidea Eduardo Renovales (Ekologistak Martxan) gidari naturalistaren eskutik egingo da.

1. barrutian (Deustu) populazio-dentsitatea badago ere -49.000 biztanle baino gehiago-, eta oso urbanizatuta badago ere, populazioa paseatzen, jolasten edo lekualdatzen den hainbat eremu publiko gorde ditu (parkeak, pasealekuak, plazak eta kaleak); hain zuzen ere, leku horietan mantentzen da bertako biodibertsitatearen zati handi bat landarediaren mailan.

Testuinguru horretan, Ekologistak Martxanek Eduardo Renovales gida naturalistaren eskutik ibilaldi bat antolatu du, leku horien zati bat zeharkatu eta natur aberastasun hori gertutik ezagutzeko; besteak beste, Sarrikoko eta Bidarteko parkeak, Ibarrekolanda eta San Pedro plazak, interes naturaleko beste txoko batzuen artean.

Aurreikusitako geldialdiei esker, Bilboko hiri-zuhaizti esanguratsuenetako batzuez gozatu ahal izango dugu, ehun urtetik gorako aleekin, landare usaintsuetako lorategiez, bai eta gure hiri-inguruneko biodibertsitatearen alderdi eta erronka ugariez ere, eta, aldi berean, auzoen historia ezagutuko dugu.

Ibilaldi gidatuaren oinarrizko informazioa honako hau da:

Ibilbidea: 10:30 Salida Metro Sarriko – Plaza Ibarrekolanda – Sarriko parkea – Basabe – Bidarte Parkea – 13:30 Plaza San Pedro (aprox.)

Eguna: Ekainak 11, larunbata, 10:30etan

Lekua: Metro Sarrikoren irteera

Bukaera: San Pedro Plazan. 13:30 etan gutxi-gorabehera

Joan-etorria: oinez

Ibilbidearen luzera: 3 km baino gutxiago. Zatirik haundiena asfaltatuta dago.

Izen ematea: ekainak 10, ostirala, 12:00ak arte, bizkaia@ekologistakmartxan.org helbidera mezu bat bidali “Ekainak 11 ibilbiderako izenematea” adieraziz gaian.

Antolatzailea: Ekologistak Martxan

Animatu eta etorri gurekin!

  • Twitter
  • Facebook