Zatoz gurekin 2022ko Barakaldoko Karmengo Jaietako Bizizaleak txosna ekologistan parte hartzera!

Jakingo duzunez, aurten ere Bizizaleak konpartsa ekologistak Txosnak muntatuko ditu, Barakaldoko Karmenen jaian, uztailaren 9tik 17ra.

Konpartsa aurrera atera ahal izateko, txandak lehenbailehen bete behar ditugu. Jaietako txandakako koadranteak Ekoetxean jarrita daude (Pilota 5, Alde Zaharra, Bilbo), apuntatu!

Informazio gehiago nahi izanez gero bizkaia@ekologistakmartxan.org helbidera idatzi.

Zuen laguntza inoiz baino garrantzitsuagoa da!

Gora Barakaldoko Karmenak!

Gora Aste Nagusia!

Gora Bizizaleak konpartsa ekologista!

  • Twitter
  • Facebook