Zatoz eta parte hartu Aste Nagusian gure Triangunean!

Gero eta gutxiago geratzen da 2022ko Aste Nagusia hasteko, eta Bizizaleak Konpartsa Ekologista, Sinkuartel Konpartsa Antimilitarista eta Mekauen Konpartsa Internazionalista jarduera betetako egitaraua prestatu dugu gure festa-gunean, Triangunean.

Abuztuaren 21etik 27ra bitartean eskaintza zabala izango duzu. Abuztuaren 21ean bertan, igandea, prestatu zaitez 12:00etatik aurrera prestatu dizugun maskara eta kapela tailerrerako. Arratsaldean, 19:00etan, Dantza Plaza izango da.

Hurrengo egunean, abuztuaren 22an, ‘Basoko ipuin ttipiak’ antzokiarekin gozatuko dugu El Tendereteren eskutik 18.00etan. Gauean dantzarienentzat zuzeneko musika Awakate eta Oinutsik taldeekin.

Abuztuaren 24a ekitaldiz beteriko eguna izango da, nekazaritza azoka, erakusketa eta tailerra izango baitira Ekuador Etxearen eskutik. Egun bat geroago, abuztuaren 25ean, papiroflexia antimiltarista eta kontzertuak izango dira Krusak eta The Dolphiners taldeekin.

Jai eta kontzientzia ekologista beteko egun horiei amaiera emateko, hilaren 26an tailer ekologista bat izango dugu txikientzat, eta 27an, berriz, tailer sorpresa bat txikienentzat.

Ez zaizu aitzakiarik faltako Triangunetik pasatzeko. Izena eman!

  • Twitter
  • Facebook