Sagarrak-Ekologistak Martxanek Basauriko zuhaitz esanguratsuak ezagutzera gonbidatzen zaitu

Duela hiru urte, Sagarrak-Ekologistak Martxanek ‘Basauriko zuhaitz esanguratsuak: lagunduko diguzu bilatzen?’ kanpaina hasi zuen herriko hiri-zuhaitzen balioa nabarmentzeko, ematen dizkiguten onura ugariak ezagutzeko eta horiek zaindu eta errespetatzeko beharraz kontzientziatzeko.

Kanpaina honen esparruan, erakusketa bat diseinatu zen, gure udalerrian dagoen hiri-zuhaiztia ezagutzeko.

Aurten, Basauriko Hiri Zuhaitzaren Aste berri baten hasiera gisa, erakusketa honetaz gozatu ahal izango duzu Arizko Dorretxean, urriaren 1etik 15era.

Erakusketaren ordutegia honako hau da: 10:00tik-13:15ra / 16:30tik 20:15ra.

Animatu eta hurbildu bisitatzera.

  • Twitter
  • Facebook