Ekotopaketen balorazioa

Ekotopaketak joan den igandean, urriak 2, amaitu ziren eta Ekologistak Martxan taldeko pertsona ugarik parte hartu zuten. Lerro hauen bidez, bat gatoz erakundeak egindako behin-behineko balorazioaren komunikatuarekin:

Ekotopaketak mugarri bat izan dira. Gure behin-behineko balorazioa oso positiboa da. Kuantitatiboki (jende asko) zein kualitatiboki (jende gaztea eta emakumeak, energia eta parte-hartze handia, eztabaida biziak eta anitzak, ikuspegi eraikitzailea…) arrakastatsuak izan dira.

Helburuak bete dira: elkar saretzen joatea; jende berria erakartzea (500 pertsonetatik 350 ez zeuden talde ekologista batean antolatutak); krisi ekosoziala agendaren erdigunean jartzeko urrats bat ematea; tresna ekologistaren beharraz galdetzea (100 pertsonatik gorako ongi dinamizatutako asanblada batean); ekotopaketetatik hurrengo pausu sendo batekin ateratzea.

Asanblada:

  • Bildutako informazioa oraindik baloratzeke dago, baina “tresna baten beharra dagoela” dioen diagnosia partekatu zen. Tresna zentzu zabal eta irekian ulertzen da (egutegi komun bat, plataforma bat, erakundea…) eta aurrerago definituko da.
  • Tresna hori sortzea mahai-gainean dagoen aukera da, ortzi-muga bat, baina hori besterik ez. Ekotopakete hurrengo edo berehalako pausua ez da erakunde ekologista bat sortzea. Orain lehentasuna olatua indartzen jarraitzea da, saretzea, ekotopaketetako indar guztiari jarraipena eta forma ematen joatea.
  • Horretarako, adostu zen hurrengo pausua dinamika edo kanpaina bat izatea, eta 40 pertsona inguruko lantalde ireki bat osatu zen.  Eskerrik asko bihotzez! Aurki bilduko gara lanean jarraitzeko! Ekologiaren garaia da!

 

 

  • Twitter
  • Facebook