Mugaren bi aldeetako herritarrak aldi berean kontzentratu dira interkonexio elektronikoaren aurka daudela adierazteko

Espainia eta Frantzia arteko mugaz gaindiko konexio elektrikoaren makroproiektuaren aurka elkartuta, atzo, abenduak 4 igandea, proiektuak Euskal Herriko eta Frantziako lurretan kaltetutakoen kolektiboak kostaldeko hainbat puntutan bildu ziren; zehazki, tentsio oso altuko kable erraldoia itsasoan sartuko den mugaren bi aldeetako lekuetan.

Hala, Le Groupe National de Surveillance, Pickitup40, Amis de la terre, Sepanso, CADE, Benesse Environnement, France Nature Environnement eta Stop THT 40 kolektibo frantziarrak Landetako Capbreton hondartzetan bildu ziren; Bizkaiko Interkonexio Elektrikorik Ez!, Butroi Bizirik eta Makatzak plataformek, berriz, gauza bera egin zuten Basordasko kalan, Lemoizko zentral nuklearraren instalazioen ondoan. Ehunka herritarren babesaren laguntzaz, kezkatuta agertu ziren  proiektuak osasunean eta ingurumenean izango duen eraginagatik. Era berean, salatu zuten proiektuak kontsumitzaileentzako dakarren arrisku ekonomiko handia; sustatzaileak, REEk eta Frantziako beste alderdiak osatutako partzuergoak, hasierako aurrekontuarekiko 1000 milioi euroko garestitzea iragarri eta egun batzuetara.

Plataformek, proiektu hori arbuiatzeko, bi estatuetan ekintza koordinatuak egiteko borondatea agertu zuten; izan ere, diru-xahutze ekonomiko onartezin gisa ikusten da, herritarrek faktura elektrikoari aurre egiteko arazo larriak dituzten une honetan.

 

  • Twitter
  • Facebook