Sagarrak taldeak salatu nahi du zuhaitzen eta zuhaixken mozketa basatia Kareaga auzoa eta Montefuerte lotzen duen bidean

Informazio gehiago Sagarrak webgunean

Sagarrak talde ekologistak Kareagako auzotik Montefuerteko parkera doan bidean landatutako zuhaitz eta zuhaixkekin egiten ari diren ekintza bandalikoak salatu nahi ditu.

Azken bost urteotan, Sagarrak elkarteak eta Kareagako auzo-elkarteak, boluntario askoren laguntzarekin, baso-berritze-lanak egin dituzte eremu horretan bertoko zuhaitz eta zuhaixkak landatuz. Helburua da pasealeku horretatik igarotzen diren ibiltari eta txirrindularientzako babes-hesi natural bat sortzea. Heskaian 12 zuhaixka espezie eta zuhaitz autoktono landatu dira, biodibertsitate handiko ingurunea ahalbidetzeko.

Azken aste hauetan, landatutako zuhaitz eta zuhaixka asko, horietako batzuk metro bat baino altuagoak, beren oinarritik moztu dituztela ikusi dugu. Ekintza ulertezin honek ehunka boluntarioren lana eta pertsona gehien-gehienek estimatzen duten proiektu batean inbertitutako gastu ekonomikoa zapuzten ditu.

Proiektu honekiko errespetuzko eta estimuzko jarrera orokorra da, eta egiazta dezakegu bide horretatik paseiatzen ohi diren pertsonekin hitz eginez. Beraz, ezin dugu ulertu mozketa sistematiko hori. Horrelako mozketak kalte handia egiten dio garatzen ari zen landareari, eta denbora asko kostatuko zaigu geneukana berreskuratzea. Gauza bat da landarea inaustea lo dagoen garai honetan, hazteko eta heskaia ixteko, eta beste gauza bat enborra behe-behetik moztea.

Jarduera bandaliko horrek baso-berritzeko lanak seinaleztatzeko karteletako bati ere eragin dio, zati batean suntsitu baitute. Jarduera horiek Udaletxean, udaltzaingoan eta Ertzaintzan salatuko ditugu.

Kareagako Auzo Elkarteak eta Sagarrak taldeak basoberritze lan honetan parte hartu nahi duten guztiei otsailaren 19an egingo dugun jardunaldira etortzeko deia egiten diete.

 

  • Twitter
  • Facebook